Urtero lez Sociedad Artístico Cultural Zornoza-k Zornotzako ikasleentzako antolatzen dauan Idazlan Lehiaketa burutu dau. Aurten, Euskararen Egunaren ospakizunarekin bat egiteko asmorarekin, sari banaketa abenduaren bukaeran izan beharrean abenduaren lehenera aurreratu da.
Herrian dagozan 6 ikastetxeen partaidetzarekin (Andra Mari Ikastola, Karmelo Ikastetxea, Karmengo Ama Ikastetxea, Larrea Ikastetxea, Lauaxeta Ikastola eta Urritxe Institutoa) , XXIII. edizioak aurrera egin dau.
Idazlanak azaroaren 14-an aurkeztu behar ziran eta guztiak hasiera berdinari helduta gai librea jorratu ahal zuten. Aurten istorioen hasiera honako hau izan da: “Hara heltzean, sekulako iskanbila ikusi genuen. Asko urduritu ginen”
Guztira, 3 mailatan sailkatutako lehiaketan, 207 ikaslek parte hartu dabe: 11 urte arteko mailan 84 ikasle, 89 ikasle 12 eta 14 urte bitartekoan eta, azkenik, 34 ikasle 15 eta 18 urte bitarteko mailan.
Epaimahaia lanetan Zornotzako Udal Euskaltegiko irakaslegatik osatutako taldearen laguntza izan dogu eta sarituak hauxek izan dira:
➢ 11 urte arteko maila:• Lehen saria: Malen Esparza. “Pankyrenbila”.• Bigarren saria: Izaro Esturo Uriarte. “Ezinezko maitasuna”.
➢ 12 eta 14 urte bitarteko maila:• Lehen saria: Izaro Pagaldai Aburto. “Burua, bihotza, eskua”.• Bigarren saria: Nora Artetxe Ibaibarriaga. “Emma”.
➢ 15 eta 18 urte bitarteko maila:• Lehen saria: Uxue Feliu Sánchez. “Beste begi batzuetatik”• Bigarren saria: Jone Feliu Sánchez. “Nire aitona”
Sari banaketa ekitaldia Elkarteko egoitzan burutu da. Ekitaldira, irabazleak gain, familiartekoak eta lagun ugari hurreratu dira. Irabazleak saria jasotzerakoan euren lanen zatitxo bat irakurri dabe bertaturakoen gozamenerako.