Zornotzan

Noticias

HERRIKO BELATXIKIETA ENKANTEAN JARRIKO DA

BERRIA. ‘Herriko tabernak’ enkantean jarriko ditu Espainiak
‘Herriko tabernen’ aurkako epaia berretsi du Auzitegi Gorenak, zigorrak arinduta. Auzitegi Nazionalak kartzela zigorra ezarri zien hogei laguni iazko uztailean, eta 103 herriko taberna konfiskatzeko agindu zuen. Orain, 101 bahitzeko agindu du Gorenak

Espainiako Justizia Ministerioko iturriek Efe agentziari adierazi diotenez, herriko tabernak itxi eta enkantean aterako ditu; bertatik jasotako dirua Espainiako Altxor Publikora eramango dute. Auzitegi Nazionalak eman zuenez lehen epaia, hari dagokio tabernak itxi eta enkantean ateratzeko agindua ematea.

Ministerioak aitortu du tramite horiek denboran luzatu ohi direla. Horiek arintzeko, Auzipetze Kriminaleko Legearen erreforma baliatuko du Espainiako Gobernuak, horren bidez sortuko baitu Aktiboak Berreskuratu eta Kudeatzeko Bulegoa.

Auzitegi Nazionalak iazko uztailean herriko tabernen auzian emandako epaia berretsi du hein handi batean. Gorenak partzialki onartu ditu Rufi Etxeberria, Juan Kruz Aldasoro, Joseba Alvarez, Floren Aoiz eta Joseba Permach eta Karmelo Landaren helegiteak. Permach, Etxeberria, Aldasoro, Alvarez eta Landari urtebete eta hamar hilabeteko zigorrera murriztu die, hirukoa ezarri baitzien Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Zigor arinagoak
Auzia luzatu izana hartu du kontuan epaimahaiak zigorra murrizteko. Inhabilitazioa ere ezarri die tarte horretan; seina urtekoa ezarri zien Auzitegi Nazionalak. HB eta Batasuneko zortzi mahaikide horiei «ETAren fronte instituzionala» osatzea leporatu zien Auzitegi Nazionalak.

Jon Gorrotxategi, Floren Aoiz eta Antton Morcillori, berriz, urte eta erdiko zigorra ezarri die Auzitegi Gorenak, eta inhabilitazioa epe horretan. Launa urteko inhabilitazioa ezarri zien Auzitegi Nazionalak. Maiatzean bildu ziren epaileak helegiteak aztertzeko, eta 728 orriko epai batean baztertu dituzte helegite gehienak.

Antxeta, Gorgo Mendi, Irati eta Harotz Toki tabernena izan ezik, gainontzekoen aurkako epaia berretsi, eta horiek konfiskatzea eskatu du Auzitegi Gorenak.

Ebazpenean, epaileek azaldu dute erakunde «terrorista» batek ez duela soilik indarkeria erabiltzen bere helburuak lortzeko; alegia, «jardun politikoan zilegi diruditen elkarteak» erabiltzen dituela baina, funtsean, erakunde horrek zuzentzen dituela.

Sortu: «Hautu politikoa ordainarazi da»

Presazko agerraldia egin du Sortuk, hainbat auzipetu bertan zirela. Epaiaren funtsean ilegalizazioen dinamika ikusi du Sortuk: «Hautu politikoa ordainarazi da». Ezker abertzalea «kolpatu» nahi dutela salatu du Pernando Barrena bozeramaileak; «1936tik izandako konfiskazio handiena» izan da, haren esanetan.

Jazarpena eteteko eskatu dute, ezker abertzaleak ere «politika egiteko eskubidea» duelako. Hurrengo egunetan protestak izango direla aurreratu du Barrenak, gehiago zehaztu gabe.

Hamahiru urteko auzia

Espainiako Estatuaren eskuetara pasatuko dira zigortutako 101 herriko tabernak. Hamahiru urteko prozesuak eragindako kostuez gain, kalte ekonomiko handia litzateke hori elkarteentzat, gaur egun duten jarduera ekonomikoa eta sortzen dituzten lanpostuak aintzat hartuta. Zer esanik ez, kalte politikoa, ezker abertzalearen inguruko herritarren bilgune diren heinean.

2013ko urrian abiatu zen epaiketa, eta iazko uztailean eman zuen Auzitegi Nazionalak 35/02 sumarioaren inguruko epaia. Orduan eman zuen 103 herriko taberna konfiskatzeko agindua, «ETAren egitura» finantzatzeagatik. HB, EH eta Batasuna legez kanporatzearen atarikoa izan zen Baltasar Garzon epaileak irekitako instrukzioa.

+ Leer más

Jornada de participación ciudadana sobre el Plan de Acción en materia de ruido, el 3 de octubre

02/10/2024

La jornada se llevará a cabo a las 18:00 horas, en el salón Etxano del Ayuntamiento de la mano de representantes de Tecnalia, quienes ofrecerán una charla explicativa donde detallarán el trabajo realizado hasta la fecha y expondrán las medidas

Curso de primeros auxilios, el 16 y 23 de octubre, en Amorebieta-Etxano

01/10/2024

Bajo el lema “Tus manos salvan vidas”, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano, en colaboración con el Centro de Salud local, ha organizado un curso básico sobre primeros auxilios que consta de dos sesiones sobre Reanimación Cardiopulmonar (RCP) y uso del Desfibrilador

Amorebieta-Etxano presenta su primera Semana de la Cooperación

01/10/2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado hoy en rueda de prensa la Semana de la Cooperación de Amorebieta-Etxano, una iniciativa que se celebrará por primera vez en el municipio del 1 al 6 de octubre. Esta semana tiene como propósito