Gizarte Larrialdietarako Laguntzak

Gaur, martxoak 4, zabalduko da 
2023ko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko epea

● Dirulaguntza hauek urtero eskaintzen dira eta helburu dute baliabide nahikoa ez duten pertsonei gastu espezifiko, arrunt eta ezohikoei aurre egiten laguntzea. 

● Dirulaguntzak jasotzeko ezinbestekoa da eskaera egiteko unean Amorebieta-Etxanon erroldatuta egotea eta adierazitako helbidean bizitzea. 

Gaurtik aurrera, martxoak 4, 2024ko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) jasotzeko beharrezkoak diren dokumentuak izapidetzeko eta entregatzeko epea irekiko du Amorebieta-Etxanoko Udalak. Laguntza horiek baliabide ekonomiko urriak dituzten zornotzarrei zuzenduta daude eta helburu dute gastu espezifikoak, arruntak edo aurreikusi gabeak ordaintzeko laguntza eskaintzea, hala nola: 

● Ohiko etxebizitzari lotutako beharrezko gastuak, besteak beste, alokairua, kredituen interesak eta amortizazioa, oinarrizko zerbitzuak (elektrizitatea, ura, hondakinen kudeaketa, saneamendua), zergak (OHZ), komunitate-gastuak, segurtasuna, funtsezko altzariak, eta oinarrizko azpiegiturak egokitzea edo konpontzea.

● Etxeko kideen oinarrizko premiei lotutako gastuak, hala nola, sistema publikoek estaltzen ez dituzten: elikadura, arropa, hezkuntza, prestakuntza edo osasun arreta. 

● Aurrez aipatutako gastuetatik eratorritako zorrak.

Prozedura

Tramitazioa martxoaren 4tik azaroaren 15era bitartean egin ahal izango da. Horretarako, ezinbestekoa da laguntzen interesdunak Amorebieta-Etxanon erroldatuta egotea, adinez nagusiak izatea, baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea eta bizikidetza-unitate bat osatuta izatea, gutxienez eskaera egin baino urtebete lehenago. Gainera aldez aurretik justifikatuta eduki beharko dituzte aurreko urteetako GLLak. 

Eskaera guztiak aurrez aurre egin daitezke Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ), beharrezko dokumentazioa erantsiz. Amorebieta-Etxanoko Udalak eskaera guztien emaitza bi hilabeteko epean idatziz ebaluatu eta jakinarazteko konpromisoa hartzen du. Ebazpenik ez balego, eskabidea ezetsitzat joko da.

Artículo anteriorJürgen Locadia, un goleador contrastado para la SDA
Artículo siguienteLa SD Amorebieta, primer club de LALIGA en implantar un protocolo de respuesta a agresiones sexuales en el estadio