Euskal Jaia Zornotzan Urriak 20

Datorren urriaren 20an, zapatua, Zornotzako hainbat talde kulturalek Euskal Jaia ospatuko dogu; horretarako, egun osoko egitarau erakargarria prestatu dogu.
Izan be, herriko taldeok urte osoan hainbat jarduera sortzen doguz, baina gitxi dira alkartzeko doguzan aukerak. Beraz, gure asmoa da hurrengo urteetan jarraipena izango dauan Euskal Jaia antolatzea, non herriko taldeok parte hartu eta alkarlanean arituko garen.
Goizean, herriko lau gunetan talde kulturalok musika, dantza, eta abestiekaz alaituko dogu giroa, 13:00ean kalejiran danok batera Zelaieta parkera hurbildu arte. Berton Zaparrada batukadak eta Kittuk dantzan ipiniko gaituez, txalapartariek bazkarirako deitu arte.
Euskal Jaiko bazkaria IRAUNKORek prestatuko deusku, eurek ekoiztutako produktuak erabilita; hain zuzen be, babak – barazki, txorizo eta okelagaz – eta jogurta; edateko, bertoko txakolina eta sagardoa. Bazkarirako txartelak URTZAN eta XIBERUN egongo dira salgai, 15 euroan.
Bazkalostean, bertsolariez, Eneko eta Markelen kantaldiaz eta Inun eta Hormaren kontzertuaz gozatuko dogu. Eguna amaitzeko, Erdizka Lauetan taldeak dantzan ipiniko gaitu.
Ikusten dozuenez, egun bete-betea prestatu dogu, baina arrakastatsua izan daiten danon parte hartzea ezinbestekoa dogu. Gurako geunke baserritar jantzita urtetea. Ganera, egun horretarako beren-beregi Euskal Jaiko zapiak salgai egongo dira.
Animatu eta parte hartu!
ERAKUSKETA. Baserritar arropen erakusketa JAIALDI-ren eskutik (Zelaieta Zentroan urriaren 8tik urriaren 21era)

11:30 – 13:00 KANTALDI ETA DANTZALDIAK (herritik zehar)
12:00 ZAKU BETE IPUIN “Retro-ipuinak” Miren Larrea ipuin kontalariaren eskutik (Zelaietako kontzertu gelan)
13:00 KALEJIRA (herritik zehar)
13:30 ZAPARRADA BATUKADA (Zelaietan Parkean)
14:00 KITTU (Zelaieta Parkean)
TXALAPARTARIAK
15:00 HERRI BAZKARIA (Zelaieta Parkean) IRAUNKOR-en eskutik (txartelak 15€tan, Urtzan eta Xiberun salgai)
16:30 BERTSOLARIAK ETA ABAR BERTSO ESKOLA (Zelaieta Parkean)
17:00 KANTALDIA ENEKO ETA MARKEL (Zelaieta Parkean)
18:30 KONTZERTUA INUN eta HORMA (Zelaieta Parkean)
19:00 ERROMERIA ERDIZKA LAUETAN (Zelaieta Parkean)
Antolatzaileak:
Abeskimu abesbatza/ Alaiak abesbatza/ Andramari Ikastolako dantzari eta trikitilariak/ Andramari Ikastolako Gurasoen Abesbatza/ Brioletak abesbatza/ Ederto txistulariak/ Eneko eta Markel/ Eta Abar Bertso Eskola/ Inun eta Horma/ Iraunkor/ Kittu/ Larrea Eskolako dantzariak/ / Nañon/ Soinutxikie trikitilariak/ Udabarri dantza taldea/ Udazken txistulari taldea/ Urritxe Institutuko trikitilariak/ Xuxurlariak abesbatza/ Zaku Bete Ipuin/ Zaparrada Batukada/ Zornotzako Otxotea/ Zornoza abesbatza/ Zubiaur Musika Eskolako trikitilariak.

Artículo anteriorHILERO ZORNOTZAN SEPTIEMBRE 2018
Artículo siguienteLas obras de la Musika Eskola siguen su curso