Jokin Ibarra EHK-1F ko nagusiak egin du aurkezpena eta lehendik eta behin argi utzi nahi izan ditu helburuak: Euskadik nazioarteko lehiaketetan parte hartzea, Euskararen alde kirolean egitea eta Kirol garbia, gardena eta kirolarientzat defendatzea.
«Lehen urtean bi txapelkeetara joan ginen, gonbidapen ofizialekin, dominak lortuz, bata Rigan (Estonia), eta bestea Dublinen. Aurten, gonbidapen ofizialekin baita ere, lehenengoz EMAKUME talde bat bidaliko dogu Milaneko Munduko txapelketara, eta mutilen beste talde bat Japoniara, Euskal Herria ordezkatzen».
Andoni Saavedra zornotzarra izango da kirol arduraduna. «Bizkaitik Goizane eta Ada joango dira, Gipuzkoatik Sandra eta Iparraldetik Ane».
Andoni Agirrebeitia Amorebieta-Etxanoko alkateak eskertu egin du Ukabilak taldeak egiten duen lana. Bestalde, Japoniaken hitzegiten egon ondoren, K-1 Japan marka ofizialarekin, berri on bat emon dute jakitera. «Euskadin Mundial bat antolatzeko aukera daukagu», esan du Jokin Ibarrak. Oraindik kontratua sinatu behar dute eta tokia aukeratu. 2.000 pertsona inguru etorriko dira lehiaketa honetara, aukera ona gure ohiturak ezagutarazteko».