Zornotzan

Albisteak

Eraso homofoboen kontra

Adierazpen Instituzionala eraso homofoboen eta edozein motatako indarkeriaren 
azken urraketak irmoki gaitzesteko

•  Adierazpen Instituzionala aho batez onartu du Udalak. 

•  Udalak dei egin die Amorebieta-Etxanoko herritarrei gaur, maiatzak 2, arratsaldeko 18:30etan Udaletxeko plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzera.

Amorebieta-Etxanoko Udalak aho batez onartu du gaur, larunbatean udalerrian izandako eraso homofoboa gaitzesten duen Adierazpen Instituzionala. Amorebieta-Etxanoko Udalak ez ditu onartzen oinarrizko giza eskubideak errespetatzen ez dituzten erasoak eta indarkeria. Halaber, laguntza eta elkartasuna helarazi nahi die erasandako pertsonei eta haien familiei.

LGTBI+ kolektiboaren aurka gauzatzen den indarkeria haren duintasun eta osotasun fisiko eta moralaren aurkako eraso larria da; ondorioz, giza eskubideen urraketa larria eta onartezina.

Udalbatza garen aldetik, pertsonen bizitzaren, askatasunaren, duintasunaren eta herritartasun osoaren aurkako indarkeria mota guztiak erauzteko konpromisoa berretsi nahi dugu. Edozein indarkeria motaren aurka gaudela adierazi nahi dugu.

Amorebieta-Etxanoko herritarrei dei egiten diegu gaur, maiatzak 2, arratsaldeko 18:30etan Udaletxeko plazan egingo dugun kontzentraziorako, eraso homofoboak eta edozein indarkeria mota gaitzesteko.

+ Irakurri

Un taller para aprender a quererse y una visita al Museo de la Paz de Gernika, las nuevas actividades del “Programa Zainduz” previstas para octubre

septiembre 17, 2024

En el marco del ‘Programa Zainduz’, dirigido a personas cuidadoras o familiares de personas en situación de dependencia, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ofrecerá en octubre dos nuevas actividades: el taller “Aprendiendo a querernos” y la visita guiada al Museo de

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano organiza una exposición pública sobre la aprobación provisional del PGOU

septiembre 17, 2024

De este modo, la sesión está diseñada para facilitar la comprensión del PGOU por parte de los vecinos y vecinas, así como para resolver posibles dudas. Un importante avance hacia el desarrollo sostenible y equilibrado del municipio El PGOU, cuya

Hezkuntza jarduera eta zozketa ugari Amorebieta-Etxanoko Mugikortasunaren Astean, bizikletaren erabilera sustatzeko

septiembre 13, 2024

Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasunaren Astea ospatuko du irailaren 19an, udalerriko haur, gazte eta helduen artean bizikletaren erabilera eta mugikortasun jasangarria sustatzeko diseinatutako jarduera programarekin. Hala, ekimen honen baitan, tailerrak, ginkanak, bizikleta ibilbideak eta beste hainbat jarduera antolatu dira Zelaieta parkean eta