EH Bilduk 18 legebiltzarkide eta 2.550 boto lortu ditu Zornotzan

Bizkaian EAJren eta EH Bilduren artean lehian zen azken aulkia EH Bilduk lortu duela baieztatu du Bizkaiko Hauteskunde Batzordeak, behin I25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako botoen behin betiko zenbaketa amaituta eta inpugnazioak aztertuta. Beraz, jeltzaleek 28 ordezkari izango dituzte Eusko Legebiltzarrean eta koalizio abertzaleak, ostera, 18.

Atzerrian bizi diren egoiliarrek bidalitako botoen zenbaketaren ostean, Bizkaiko azken eserlekua EAJrentzat zen. Hala ere, Hauteskunde Batzordeak EH Bilduk jarritako hainbat helegite onartu ditu, eta horrek koalizioari eman dio eserlekua, EH Bilduren esanetan.

Helegite hauen artean Zornotzakoa zegoen eta azkenean 63 boto gehiago eskuratu ditu EH Bilduk, guztira 2.550 bozka.

Artículo anteriorGanadoras en el certamen Jóvenes Investigadores 2016
Artículo siguienteI. PILOTAGOXO TXAPELKETAREN EMAITZAK