“Ederriko”. Kontau behar dot

Karmelo Uriartek liburu ederra idatzi du. Bere biografia. Lurrari, etxeari, familiari estu lotua, errotua; idatzi ere errotik idatzi du, eta lerro artean indar handia gordetzen duen liburua izan da horren emaitza. Zeregin horretan Xabier Amuriza izan du bidelagun, eta hona Amurizak zer dioen:
“Karmeloren bizitzako pertsonak guztiz egiazkoak dira. Eta aldi berean, fikziozko pertsonaiak emoten dabe. Animaliak eurak be pertsonaia bihurtzen dira. Eta pertsonaia guztiak –gogorretik, bigunetik, zelebretik inpresino indartsua eragiteko moduan karakterizauta agertzen jakuz”.
Liburua argitaratzeko beste bidelagun bat ere izan du, Labayru Fundazioa, hain zuzen ere. Biografiak saileko argitalpenen artean sartu dute. Zer esanik ez, liburua bizkaiera dotorean dago idatzita.
Karmelok berak liburuaren kontrazalean hau dio: “Liburu hau idazten ausartzea esperientzia eder eta gozagarri bat izan da”. Beraz, animatu eta gozatu zuek ere liburu honekin.

Artículo anteriorHILERO ZORNOTZAN DICIEMBRE 2020
Artículo siguiente‘IZURDEEN LEKUA’, MIKEL URDANGARINEN LAN BERRIA