Bat egin du Amorebieta-Etxanok euskarazko lana bideratzeko Beharsarea foroarekin

Bat egin du Amorebieta-Etxanok euskarazko lana bideratzeko Beharsarea foroarekin.
Euskarazko lan eskaintzak eta eskariak bideratzeko interneteko ataria da Beharsarea, doakoa eta Bizkaian euskaraz egiten den lana eskaini eta eskatzeko tresna erraz eta eraginkorra. Erabiltzaileek bi baldintza baino ez dituzte bete behar: batzuek lan baldintza duinak eskaintzea eta besteek lana euskaraz egitea.

Lanak kategoriatan sailkatuta daude, baina lan mota guztiak bideratzeko balio du Beharsareak. Ildo horretan, lan partzialak zein lan profesionalak eskaini eta eskatu daitezke zerbitzu honen bidez.

Iaz, 28 udalerri batu zitzaizkion ekimenari eta aurten beste 7 udalerri eta 2 mankomunitate batu zaizkio proiektuari. Guztira, 56 udalerrik dute erabilgarri Beharsarea tresna.

Parte hartzen duten herri eta mankomunitate guztiak daude batuta webgunera. Mapan sakatuz gero, parte hartzen duten herri eta mankomunitateen izenak ikusi ahal izango ditugu nahi duguna hautatzeko. Gainera, eskuinaldean argitaratu diren azken eskaintza eta eskaeren zerrenda dago ikusgai.

Aplikazioa erabili nahi dutenek, www.beharsarea.net web orrian aurkituko dute edo, bestela www.ametx.net web orritik abiatuta.

Getxoko euskara zerbitzua eta Egizu elkarteak sortu zuten hasiera batean beharsarea.net zerbitzua, 2011n.

Artículo anteriorLos alumnos de Zubiaur Musika Eskola protagonistas de Sinfokids2
Artículo siguienteFestival Jokoan este fin de semana