Zornotzako Barnetegiak aurten 20 urte bete ditu. Horregatik, 27an, arratsaldeko 7etan, ekitalditxoa antolatu dugu. 20 urte hauetan bidelagun izan ditugun guztiekin -lankide, ikasle, proiektu-kide, aholkulari, bezero, hornitzaile izan zareten eta zareten guztiekin- ospatzeko.
Ekitaldiak ordu batekoa iraupena izango du eta 4 hizlari eta Markeliñe antzerki taldea izango ditugu protagonista. Hizlariak hauexek izango dira:
– Blanca Urgell, Kultura Sailburua
– Joxe Joan Gonzalez Txabarri HABEren lehenengo zuzendaria, berarekin hasi genuelako 20 urteko ibilbide hau.
– – Iñaki Uribe HABEren oraingo zuzendaria, berarekin heldu garelako 20 urte hauek betetzera.
– – Mikel Etxebarria AURTEN BAI Fundazioaren Lehendakaria, AURTEN BAI Fundazioa delako ZORNOTZAKO BARNETEGIA gestionatzen duen enpresa