Asier Beldarrain irakasle Boiseko ikastolan

Asier Beldarrainek Estatu Batuetan eman du urtea. Irakasle gisa joan da Boiseko ikastolara lan egitera, bere garapen profesionalaren bila. Boiseko Ikastola gure hizkuntzan murgiltzeko eskolaurrea da eta Boisen (Idaho, Estatu Batuak) dago. Euskara irakasten duen Euskal Herritik kanpoko ikastetxe bakarretakoa da. Hemen Beldak bere hizkuntza eta kultura beste pertsona batzuei erakustearen emozioa sentitu ahal izan du.

Boise Idaho estatuko hiriburua da eta, aldi berean, Idahoko hiririk handiena. Azken urteetan asko hasi den hiria da. Euskal herriari estuki lotutako hiria eta hirigunea da; hiriak berak euskal espazioa du. Jarduera asko egiten dira, jai propiak dituzte ere,eta egia esan, hiriko jende gehienak badaki euskaldunak zer diren eta non aurki ditzakezun. Euskal Etxean egoten dira.

Irakasle gisa zabiltza lanean, ze desberdintasun nabaritu duzu gehien bat?

Hasteko, kulturak dakarren desberdintasuna nabaria da. Hezkuntza sistemak baita oso desberdinak dira. Halan da be, ikastolan Euskal Herrian lan egiteko ohiturak eta errutinak mantentzen dira orohar. Desberdina izan daiteke askotan, gurasoekin kontatuan jartzerako orduan eta arlo jakin batzuk lantzerako orduan. Baina gehienetan Euskal Herrian bezala lan egiten saiatu izan ohi gara.”

Ingelesa, aldiz, ez du hainbeste erabili. Izan ere, euskaraz lan egiten duelako, eta bere eguneroko bizitzan berarekin egon ohi den jendea gehienak euskaldunak direlako. Euskal komunitatea handia da (5.000 pertsona baino gehiago), eta gauza asko egiten dituzte aldi berean. Elkarrekin planak egiten dituzte afaltzeko edo zerbait hartzeko, beraz, eguneroko bizimoduaren ingurua hemengo bizitzaren oso antzekoa da. “ Besoak zabalik hartu naute eta behar izan dudan guztian lagundu naute”.

Ikastola eta euskal komunitatea eskutik doaz Euskadiko euskal ekitaldi garrantzitsuenak ospatzeko. Horrela, Euskal Herriko edozein ekitaldi garrantzitsu, hala nola Korrika, ospatu egin zen, eta egun polita eta berezia izan zen Asierrentzat, bertan haurrak, familiak eta ikastolako euskal komunitatea egon baitziren. Santa Ageda, Danborrada, Gabonak eta Euskal Jaiak ere ospatzen dira hainbat lekutan.

“Estatu Batuetan distantziak erraldoiak dira. Boise hiri txikia izan arren leku batetik bestera joateko orduak behar dituzu, askotan deserosoa izan daiteke. Bertan gaudenean ez gara konturatzen zelango erraztasuna daukagun gauzak egiteko edo batetik bestera joateko. Aldiz, distantziek onurak ere ekartzen dituzte, Boisek eskaintzen dituen parke eta  bestelako ekintzak egiteko lur eremuak, anitzak eta oso onak dira. Gainera, hiri txikia izanik herritarrak elkartzeko joera daukate, horretarako ekitaldi desberdinak antolatzea gustatze zaie, aldi batean, Boise izaera hori mantentzeko asmotan.”

Asierrek esan digunez, aldaketa handienetako bat kulturala izan da; izan ere, nahiz eta euskaldunez eta bertako kulturaz inguratuta egon, Estatu Batuetakoa oso desberdina da. Beti daude ikusi eta harritzen zaituzten gauzak, baina, hala ere, gauza desberdin asko ikustea onura gisa hartzen du daukaguna eta garena gehiago miresteko.

Normaltasuna, etxea eta herria izan dira aurten faltan bota dituen gauzetako batzuk. Batez ere lagunak eta haiekin zegoen uneak. “Eta lasaitasun pixka bat ere bai batzuetan, hemen egunero baitut abenturaren bat edo bizitza aldatzen dizun zerbait”.

Artículo anteriorEskola materiala erosteko diru laguntza
Artículo siguiente“El Alcoyano es un equipo muy experimentado”