Amorebieta-Etxanoko Udalak bizikletaren kultura sustatzea du helburu ikastetxeetan

•  Ekimen berriaren nahia da gazteek bizikleta ohiko ibilgailu gisa erabiltzea, bizi ohitura osasungarriak eta iraunkorrak sustatzeko asmoz, eta ingurumenaren hezkuntzan etapa berri bati hasiera emanez.

•  ‘Amorebieta-Etxano Bizikletaz’ proiektuak etapa berri bat hasi du ekimen honekin; izan ere, ikastetxeetako programa gauzatu ostean, zornotzar gazteek eguneroko joan-etorriak egiteko edo aisialdiko jardueretarako bidegorri berriak segurtasunez erabiltzen ikasiko dute.

Zornotzar gazteenen artean bizi-ohitura osasungarriak eta jasangarriak sustatzeko etengabeko ahaleginean, Amorebieta-Etxanoko Udalak, Txirringaeskolarekin lankidetzan, ‘Amorebieta-Etxano Bizikletaz’ programaren baitan dagoen ekimen berri bat abiarazi du, 2030 Agendaren helburuekin bat datorrena. Proiektu hau El Carmelo, Lauaxeta, Andra Mari Ikastola, Karmengo Ama eta Larrea Eskolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleei dago zuzenduta eta herrian bizikletaren kultura ezartzea du helburu.

Ekimena hiru fase nagusitan garatuko da: abenduan eta urtarrilean eman zitzaion hasiera, eta ikasleek lehen urratsak eman zituzten programan. Gaur egungo fasea urtarriletik Aste Santura luzatuko da, eta ikasleek bizikletarekin zuzeneko harremana izatea du helburu;baita bizikletaren oinarrizko mantentze-lanak egitea ere, hala nola,ziztadak konpontzea eta bide-segurtasuna, janzkera eta elikaduraegokia zeintzuk diren aztertzea. Gainera, bizikletaren garrantzia azpimarratuko da saio hauetan, ez bakarrik garraiobide gisa, baita aisialdirako eta kultura eta kirol-ikaskuntzarako tresna gisa ere.

Jarduerak zentroetan bertan

Programak jarduera praktikoak ditu; izan ere, ikasle bakoitzak bizikleta erabili ahal izango du eskolako patioan, eta bertan zirkulazio-seinaleak dituzten zirkuituak instalatuko dira, benetako egoerak simulatuz, hala nola oinezkoen pasabideak, semaforoak eta biribilguneak. Horri esker, ikasleek bizikletaren erabilera eta izan ditzaketen matxurak ezagutu ahal izango dituzte, eta, horrez gain, bizikletaren balioa garraio-alternatiba iraunkor gisa ulertu ahal izango dute, bai eta osasunerako zein ingurumenerako dituen onurak aitortu ere.

Programaren azken etapa, Aste Santutik ekainera bitartekoa, bereziaizango da: kirol eta kultur irteerak egingo dira, besteak beste, bidegorriak eta bizikleta-txangoak.


‘Amorebieta-Etxano Bizikletaz’, aurrerapausoa

Amorebieta-Etxanoko Udalak programa honen helburua azpimarratu du: «haurrei bizikletan ibiltzen irakasteaz gain, garraio ekologiko eta osasungarri honekiko errespetua erakutsi nahi diegu. Ekimen honen bidez, Amorebieta-Etxanok aurrerapausoa eman du ‘Amorebieta-Etxano Bizikletaz’ proiektuan eta etorkizun berde eta iraunkorrago baten aldeko konpromisoan, mugikortasun iraunkorraren eta ingurumenaren zaintzaren garrantziaz jabetuta dagoen belaunaldi berri bat sustatuz».

Horrela, ‘Amorebieta-Etxano Bizikletaz’ proiektua etapa berri baterantz abiatua da; orain, bide-hezkuntzako saioetan parte hartu ondoren, ikasle zornotzarrek bidegorriak segurtasunez erabiltzen jakingo dute dute eguneroko joan-etorrietan zein aisialdiko jardueretan.

Artículo anteriorNuevos pulsadores de pie en la fuente Urgozo
Artículo siguienteLos azules abrazan una importante victoria para seguir creyendo