• Gaurtik hilaren 26ra arte, lanak egingo dira 5-33 zenbakien artean
Amorebieta-Etxanoko Udalak San Pedro kalea asfaltatuko du, bidearen sendotasuna hobetzeko.
Gaur, apirilak 23, hasi eta hiru egunetan, kalea asfaltatuko da 5 eta 33 zenbakien artean, zirkulazioaren bi noranzkoetan eta aparkalekuetan.
Lanak dauden bitartean, zirkulazioaren noranzko bietako trafikoa eten beharko da txandaka. Horrenbestez, ibilgailuek jarriko diren seinale eta oharrei jarraitu beharko diete.
Jarduera hau burutzeko aurrekontua 48.400 eurokoa da.