ADECCO PLATA: ZORNOTZA ST-PALMA AIR EUROPA

Igande honetan Zornotzak mailako talde onenetariko bat jasotzen du. 2013 urtean etxean jokatuko dugun azken partidan, Amorebietakoak biderkatu egin beharko dira dituzten lesionatu guztiei aurre egiteko, aurkaria igoerarako faboritoetako bat bait da.

Mallorkakoak, pasadan urtean kriston denboraldia egin zuten, Urrezko Adeccora igoz, baina arrazoi ekonomikoegatik eta mailak eskatzen zituen betebehar guztiei ezin aurre egiteagatik uko egin behar izan zioten igoerari.

Aurkarien taldearen barnean hainbat jokalari azpimarratu behar ditugu, esperientziadun Jason Blair, Pantin pibota, Di Bartolomeo joko zuzendaria edota Ivan Matemalas jaurtitzailea, beraiekin kontu berezia izan beharko da.

Igande honetako partida goizeko 12:00etan hasiko da Larreako Polikiroldegian. Esan beharrik ez dago taldea lesionaturik gabe dagoenean zaletuen bultzada garrantzitsua bada, zer esan hainbeste lesionaturekin. Inoiz baino gehiago: 1, 2, 3 ZOR-NO-TZA!!!

Artículo anteriorArkotxa-Bediaga estrena el nuevo depósito de agua potable de Larralde
Artículo siguienteEL QUINTO CONTENEDOR SE COLOCARÁ EN OTROS 5 BARRIOS