Abian da Amorebieta eta Arratialdeko jaietarako gaueko autobusen zerbitzua

Inguruetako herrietako jaietatik itzultzeko autobus zerbitzua jarri dute abian Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Arratiako Mankomunitateko beste udal batzuek. Igorreko jaiekin batera hasiko da zerbitzua asteburu honetan, eta honakoak izango dira geltokiak:

– Igorreko San Antonioak: Ekainaren 07an eta 14an. 02:30ean eta 04:30ean autobus geltokian.
– Bediako San Juanak: Ekainaren 21ean. 02:30ean eta 04:30ean autobus geltokian.
– Arantzazuko San Pedroak: Ekainaren 27an. 03:30ean autobus geltokian.
– Dimako San Pedroak: Ekainaren 28an. 02:30ean eta 04:30ean autobus geltokian.
– Amorebieta-Etxanoko Karmenak: Uztailaren 19an eta 26an. 04:30ean autobus geltokian.
– Lemoako San Inazioak: Abuztuaren 02an. 02:30ean eta 04:30ean posta bulegoaren ondoan.
– Zeanuriko Andra Mariak. Abuztuaren 14an. 02:30ean eta 04:30ean autobus geltokian.
– Areatzako San Bartolome. Abuztuaren 29an. 02:30ean eta 04:30ean autobus geltokian.
– Arteako Andra Mariak: Irailaren 05ean. 02:30ean eta 04:30ean autobus geltokian.
– Galdakaoko Santa Kurtzak: Irailaren 13an eta 20an. 02:30ean eta 04:30ean Galdakaoko udaletxe ondoko autobus geltokian (Usansolo).

Artículo anteriorRécord de audiencia en ‘Master Chef’ con la visita de Eneko Atxa
Artículo siguienteJAI EGUNA ANDRA MARI IKASTOLAN