Julen Baz sukaldariak bere lehen Michelin izarra eskuratu du

2022.eko Michelin Gidak izango dituen izar berrien artean Garena Jatetxea agertuko da, Julen Baz sukaldari gaztearen eskutik. “Ez nuen espero, itzelezko sorpresa izan da”.

Urtza tabernan hainbat urtez egon ondoren, izugarrizko menuak sortuz eta pintxo lehiaketak irabaziz, Julen kabitik irteteko unea heldu zela erabaki zuen.

“Pentsatu, sentitu, gozatu”, lelopean egin du lan beti Julen Baz zornotzarrak. Urtza tabernan jarri zuen idatzita eta bere bizimoduaren aintzari izan dira hitz hauek. Filosofia honetan murgilduta, burubelarri sartu zen proiektu berri honetan, amets bat zuen eta betetzea zen helburua.

“Bidai gastronomikoa proposatzen dugu, ohiturari jarraituz, baserria erdian jarriz”. Diman kokatuta dagoen baserri honetan hasi zuen bere bizitzako abentura profesionala, baina pandemiaren eraginez ateak zarratu behar izan zituen hiru aste beranduago. Kolpe gogorra dudarik gabe. Baina ez zuen amorerik eman. Denbora pasa bai, baina ideiak borborka zituen. Bazekien eguzkia irtengo zela berriro, eta une horretarako prestatu zen etengabeko irakurketak eta ikerketak eginez, aintzineko errezetak berreskuratzeko asmoz.

Errekako karramarroa, aingira, arbigarak, babatxikiak, olio kresta, mingaina xixekin, betizu okela, zurrukutuna, kokotxak, ardia, pamitxak…  aintzineko platerrak gaurkotuta. “Izan garena eta garena”.  Paraje eder horretan sentitu eta gozatu egiten dugu guk, Julenek aurretik pentsatu duelako.

Garaipen honek ez duela aldatuko, inoiz baino lan gehiago egiten jarrituko duela esan du Julenek. Ziur gaude Michelin izarra bultzakada handia izango dela, batez ere bide zuzenean doala jakinarazteko. Agian aldaketa bakarra bere azalean izango da, tatu berriren bat sartu beharko du bere gorputz margoztuan.

Valentzian saritua izan da eta ekitaldi berean Eneko Atxa izan zen, 5 Michelin izarren jabe eta Julen Bazen maisua. “Ikaragarri pozten nau Julen ta bere taldekideek lortutakoak. Garena proiektu ederra da eta egiten ari diren lana oso aberasgarria da euskal sukaldaritzarentzat. Dudarik gabe emango dizkiguten poztazunen artean hau lehenengoa izan da baina askoz gehiago etorriko dira beraien konpromesuz, talentuz eta pasioz beteriko lanetik. Zorionak GARENA!!!!

Bestalde, Boroa Jatetxeak ere bere izarra izaten jarraituko du.

Hainbeste izarren artean Zornotzan galaxia sortzera goaz. Zorionak guztioi!!!

Artículo anteriorEntrevista Mikel Garitaonandia, entrenador Zornotza Saskibaloi
Artículo siguienteLos azules a por la Copa