Alex Txikon alpinistak K2 mendia igo nahi du, neguan igotzeke dagoen azken erraldoia

Textoa: Amaia Larruzea
Alex Txikon alpinista ez da geldirik egoten den horietakoa, eta 2016an Nanga Parbateko lehen neguko igoera erdietsi ostean, historiako beste pasarte bat idazteko bidean abiatuko da urtarrileko lehen astean Pakistango Karakorum mendilerrora. Datorren 2019. urtean 8000 metroko mendien artean igotzeke dagoen azken neguko igoera erdietsi nahi du lemoztarrak; zein eta K2 mendia (8.611 m), munduko bigarren mendirik altuena.
Pakistan eta Txina artean kokatuta dago K2 eta ”Himalaietako azken arazo” gisa da ezaguna, 80. Hamarkadatik hona 4 espediziok soilik egin baitute saiakera eta oraindik ere, ezin izan du inork ere lortu. Alex Txikonek 10 kideko taldearekin batera, lehen neguko igoeraren saiakera bere horretan sentitu eta egin nahi du. Ez edonola, gainera, elurra baldin badago, dendak igluengatik ordezkatuko dituzte. Hainbat proba egin ondoren, ondorioztatu dute kanpoan -30ºra dauden bitartean, igluen barruan 0 gradutara egon daitezke eta kandela bat izetuz gero, positibora ere. Aurrerapen ikaragarria…

Proiektuaren gakoak
Bestalde, Txikonek inoiz erabili ez den teknologia eta sekula egin ez diren esperimentu zientifikoak izango ditu espedizio aitzindari honen hizpide.
Espedizioaren oihartzunaren bidez klima aldaketak sortu dituen eraginen berri ematea ezinbestekoa izango da erronka berri honetan. Horretarako, eguzki panelak eta haize-errotak presente egongo dira. Ondorioz, kerosenoaren kontsumoaren %15- 20a murriztuko dutelarik. Bestalde, hiru hilabeteetan sortutako 150 kiloko zakarra ere reziklatuz.
Gainera, hainbat estazio metereologiko ezarriko dituzte altuera ezberdinetara aurreikuspenen informazioen eta Himalaietako neguaren berri izateko. Honek hainbat daturen bilketa erraztuko die zientzialariei klima aldaketak glaziarretan eta ekosistema delikatu hauetan duen eraginaren berri izateko.

Gauzak horrela, bi proiektu zientifiko egingo dira kirol erronkarekin bat eginez: Diziplinarteko BALELUR izeneko proiektua, zeina Basque centre for Climate Research (BC3) erakundearekin eskutik jardungo dute eta hiru esparrutan banatuko da: ehena, klima aldaketak Baltoro glaziarrean eta K2 mendian izan duen eragina aztertzea; bigarrena, bertako inguruko jendeak honekiko duen pertzepzioa aztertzea eta nola aurre egiten dioten; eta hirugarrenik, sare sozialetan klima aldaketak izan dezakeen sentsibilizazioa neurtzea.
Horiek denak ahalbidetzeko asmoz, BC3ko zientzialari bat espedizioaren parte izango da, eta Behe Kanpalekuan bertan jardungo du elkarrizketak eta inkestak egiten, eta altuera ezberdinetara elur laginak jasotzen. Alpinista eta zientzialarien arteko harremana ezinbestekoa izango da altuera handian laginak jaso ahal izateko, beraiek inoiz iritsi ezin ahalko ziren tokietara iritsiko baita Alex Txikon eta bere taldea.

K2-Xtreme Genetics Project, bestalde, neguko muturreko espedizioetan oxigeno faltak eragiten dituen faktoreak aztertuko dituen ikerketa aitzindariari dagokio. Espedizio honen harira, Sant Pau ospitaleko Biomedikuntza saileko ikertzaile eta medikuekin elkarlanean, arestian aipatutako ikerketa aitzindaria martxan jarriko da.
Teknologiarik puntakoena ere giltzarri izango da espedizio berri honetan, komunikazioen bitartez (irratia eta satelitea hedabide eta jarraitzaileekin harremanetan egoteko), geolokalizazioa (Alexen bidearen zuzeneko jarraipena egiteko) eta dronak (bideoa grabatzeko eta Baltoroko glaziarraren egoera aztertzeko). Gainera, Euskal Herriko, Deustuko eta Mondragoiko unibertsitateekin batera, mendiko erreskaterako aparatu berri bat diseinatzen dabiltza, zeinak altuera eta eguraldiaren xehetasun guztiak emango dituen. Hori proban jartzeko, beraz, muturreko egoeran frogatuko du taldeak.
Beraz, ez gara espedizio arrunt batez ari, gizartean eta zientzian inflexio puntu bat izan daitekeenaren ikerketa batez baizik. Hilabeteek aurrera egin ahala, Hilero aldizkaritik eta amorebieta.com webgunetik berri gehiago emango dizkiegu, denok elkarrekin Alex Txikon eta bere taldearekin K2 mendiaren gailurrera igo gaitezen. Eskerrak eman ere Atertuko Alesi proiektuaren laguntzaile izateagatik.
Egurra, Alex! Norbaitek egin ahal badu munduan, hori zu zeu zara, eta gogoratu ez zarela bakarrik egongo, Zornotza guztia zurekin izango baigaituzu.

Artículo anteriorHILERO ZORNOTZAN DICIEMBRE 2018
Artículo siguienteAmorebieta-Etxano destina 919.217 euros a los proyectos ciudadanos surgidos en los presupuestos participativos