501 BAIETZ ETA EUSKARAREN TXANTXANGORRIA

Abenduaren 31n amaitu zen 501 BAIETZ! kanpainarako konpromisoak bidaltzeko epea. Idatziz jasotako konpromisoak hiru multzotan banandu dira:
• 251 paperean jaso dira.
• 72 e-postaz heldu dira.
• 20 sare sozialen bitartez (twitter eta facebook).
Horiez guztiez gain, ikastetxeetako irakasle, langile eta ikasleek helarazitakoak daude. Larrea eskola publikoak, Karmengo Ama ikastetxeak, El Karmelo ikastetxeak eta Urritxe Institutuak hainbat euskarritan jasotako konpromisoak helarazi dituzte. Azpimarratzekoa da sortu dituzten ikus-entzunezko materialetan agerian geratzen den esku-hartzea. Sortu dituzten bideoak ikusgai daude Ametxen web guneko Programak atalaren 501 BAIETZ! azpiatalean; Zornotza TVk horien proiekzioari ekingo dio hemendik udara bitartean.
Euskara sailetik hasita gaude mezua helarazi digutenekin harremanetan, hartutako konpromisoa gogoan izan dezaten.

EUSKARAREN TXANTXANGORRIA

Euskara bultzatzea helburu duen beste egitasmo bat martxan da. Eusko Jaurlaritzak beste hainbat erakunde eta gizarte eragilerekin batera EUSKARAREN TXANTXANGORRIA kanpaina aurkeztu du. Txantxangorriaren irudia ikusten dugun bakoitzean euskaraz egiteko aukera eta gonbidapena ditugu.
Amorebieta-Etxanoko udalak bat egin du kanpaina horrekin, eta aurrerantzean Txantxangorriaren irudia ikusiko dugu udal eraikin guztietan. Horrez gain, euskara zerbitzua lanean hasiko da merkataritza eta ostalaritza arloan ere, nahi duenak, ekimen honekin bat egin dezan, eta ematen dituzten zerbitzuak euskaraz ere eman ditzaten.
Adi txantxangorriari!

Artículo anteriorBETIGOL: “NosotrAs también jugAmos”
Artículo siguiente«Ongi etorri errefuxiatuak»: Hiriekimena apoya la movilización del día 27 a favor de los refugiados