Zornotzan

Albisteak

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna: “Egin euskaraz, edonon, edonoiz, edonorekin”

Argazkia Unai Sasuategi Argazkari
•  Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginda, Euskaraldiaamaierara iritsi da.•  Amorebieta-Etxanoko Udalak Adierazpen Instituzionala onartu du, euskararekiko duen konpromisoa berretsiz.

Gaur, abenduak 3, Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du Euskararen Nazioarteko Egunarekin. Adierazpen Instituzionalean azaldu duen moduan, azken hamarkadetan asko aldatu da euskararen testuingurua, eta normalkuntzarako pausuak eman diren arrean, lanean jarraitu beharra dago. Hala, hezkuntzan, aisialdian eta administrazioan euskara indartzeko egin den ahalegina ekarri du gogora, eta azpimarratu du, Amorebieta-Etxanoko Udalean euskarazko zerbitzua bermatua dagoela. 

Hori horrela, eta ahaleginak ahalegin, euskarak oraindik baditu bere ajeak eta horiei aurre egiteko bidean, Udalak gogoratu du ezinbestekoa dela euskaldunok, euskal hiztunok, euskaraz egiteko konpromisoa hartzea: “Erronka: edonon, edonoiz, edonorekin, lehenengo hitza euskaraz, eta ulertzen duenarekin, ekin euskaraz, eutsi euskarari, izan EUSLE”. Konpromiso hori bere egin zuen Osoko Bilkurak, eta horrekin batera, baita Amorebieta-Etxanoko udal zerbitzuetan euskara lan-hizkuntza izatekoa ere, eta horretarako behar diren baliabideak jartzekoa.

Euskaraldia

Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera, Euskaraldiaere iritsi da azken txanpara. Hala, gaur goizean zehar, Zelaietako karpan, ‘Miñan’ liburuaren irakurtaldian parte hartuko dute Amorebieta-Etxanoko ikastetxe, elkarte, eragile eta herritarrek. Arratsaldean berriz, ‘Batetik bestera’ haur antzerkia izango da Zornotza Aretoan.

Era berean, eta Euskaraldiaren amaierarekin batera, Udalak eskerrak eman nahi dizkie ekimenean parte hartu duten herritarrei, ekitaldi ezberdinetan izan direnei, eta Ahobizi edo Belarriprest izanda, euskararekiko konpromisoa berretsi dutenei. Era berean, konpromiso hori urteko gainerako egunetara luzatzera animatu ditu Udalak. Izan gaitezen EUSLE.

IRAKURRI EUSKARAREN EGUNEKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Aurtengo EUSKARALDIAn parte hartu duzuen belarriprest eta ahobizi guztiei esker, euskaraz hitz egiteko aukera berriak sortu ditugu herri, entitate, auzo eta kaleetan. Zuek zarete Euskaraldiari bizia ematen diozuenak, eta erabilerari arnasa. Zuek euskaraz hitz egitea inoiz baino errazagoa izatea ahalbideratzen duzuenak. Beraz, eskerrik asko guzti-guztioi! Ariketa bukatu da, baina eutsi hitzari eta bultza ekimenarekin; orain da garaia!
Jarrai dezagun bada elkarrekin bidea egiten! Eutsi euskarari, urte osoan!

+ Irakurri

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero

Amorebieta-Etxano presenta la campaña Amorebono 2024

septiembre 9, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado la campaña Amorebono 2024, que estará disponible desde el 10 de septiembre hasta el 20 de diciembre. Esta iniciativa tiene como objetivo incentivar el consumo en los comercios locales y ofrecer a los vecinos

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano presenta la edición 2024-2025 de la guía ‘Zornotzan’ con una amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural

septiembre 4, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha lanzado una nueva edición de la guía ‘Zornotzan’. En ella se recoge la amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural disponible para el nuevo curso en el municipio. Esta guía, que se distribuye tanto en