Zornotzako VII Pilota Txapelketa

Aurten ere, Zornotzako Lagun Onak Pilota Elkartea Zornotzako VII Txapelketa antolatzen hasi da. Urtero bezala bi maila nagusitan banatuko dugu txapelketa: alde batetik Eskola mailakoek jokatuko dute eta beste alde batetik Federatuek. Eskola mailan 13 urtetik beherakoek (Eskolakoak, Aurreumetxoak, Umetxoak, Umeak eta Gaztetxoak) dute jokatzeko aukera eta Federatuetan 14 urtetik gorakoek (Kadeteak, Gazteak eta Nagusiak).
Zazpigarren edizioa dugu aurtengoa eta urtero txapelketa gehiago zabaltzen saiatzen gara. Bizkaiko hainbat herritako pilotariak ekarriko ditugu (Lemoa, Zeanuri, Zaratamo, Bermeo, Atxondo,…) eta Euskal Herriko beste zenbait tokitatik ere bikoteak etorriko dira: Gipuzkoatik (Añorga, Arrasate,…), Arabatik (Txukun Lakua, Amurrio, …) eta Nafarroatik (Olazti).
Eskola mailako partiduak larunbat arratsaldeetan eta domeka goizetan jokatuko dira Zornotzako Amorebieta IV pilotalekuan. Uztailetik aurrera astearte eta ostegun arratsaldetan ere bai.
Federatu mailakoak ostiral arratsaldetan jokatuko direlarik.
Uztailaren 25ean, Santiago Egunez ospatuko dira eskola mailako Txapelketako finalak, arratsaldeko 17.00etatik aurrera eta Uztailaren 19an Federatu mailakoak.

Aurtengo urtea oso ona izaten ari da gure herriko taldearentzat Lagun-Onak-entzat.
• Arratia Nerbioi: Unai Kantero eta Dabid Alonso Azpitxapeldun aurreumetxoetan, frontoiaren baldintzak ez ziren onak izan, hezetasunagatik, eta ezin izan zuten txapela lortu.
Lier Arrien eta Aimar Morgaetxebarria ere azpitxapeldun, partida gogorraren ostean gutxigatik ihes egin zien txapelak.

• Bizkaiko Txapelketa: Bizkaiko federazioak antolatutako txapelketarik garrantzitsuenean maila bikaina eman dugu berriro ere! Nagusi mailan, Mikel Etxebarriak eta Dabid Varelak ohorezko mailari eutsi zioten eta Anartz Ajuriak eta Beñat Iturbek lenengo mailara igotzea lortu zuten, maila bikaina emanez!
Gazte mailan Iñigo Elorriagak eta Jon Rekagorrik ia urte beteko geldialdiaren ostean lengo maila berreskuratzea lortu dute eta urte oso ona daramate E.H Txapelketarako sailkatuz eta maila ederra emanez.

• Udaberri txapelketa:
Kadeteak: Mikel Goiria eta Steffen Lizundia txapeldunak! Beraien maila egunetik egunera igotzen ari da, lehen urteko bikotea izanik etorkizun ederra dute.
Gazteak: Aritz Meabe eta Erik Lizundia azpitxapeldun, Egurra emanez ibili dira, oso ondo benetan! Hurrengoa txapela seguru baietz!
Nagusiak: Joseba Etxebarria eta Anartz Ajuriagogeaskoa txapeldun! Ikusgarri aritu ziren, ezin hobeto

Artículo anteriorHILERO ZORNOTZAN JUNIO
Artículo siguienteHaizetara 2014 hasi da. Gozatu!!!!!