PARTIDA AURREKOA: FIDATZEA DEBEKATUTA DAGO

Larunbata, apirilak 4, 19’00 etan, Larrea Polikiroldegian (Amorebieta): Zornotza ST-Saenz Horeca Araberri (Joaneko partida: Araberri 68 – Zornotza 87)

Zornotzak ez du atsedenik Aste Santuan eta larunbat honetan liga erregularrean geratzen diren lau partiden lehenengoa jokatuko du. Mikel Garitaonandiarenek Araberri talde Gasteiztarra jasotzen dute Larrean, aurreko jardunaldian EBA Mailara matematikoki jaitsi berri direnak. Baina azken asteburuan Getafen lortutako garaipen bikainak ez du ezertarako balio izango hurrengo partida etxean ez baldin badute irabazten.

Araberri gaztetasuna eta esperientzia batzen dituen taldea da, Sedekerskis lituaniarra eta Carlos Martinez galiziarra Baskoniak utzita dituen bitxiak dira eta hauekin Buesa, Arcelus edo Ortega esperientziadunak. Gainera mailako jokalari onenetariko bat dute taldean, Evan Yates, Nic Washburn MVP-aren atzetik jokalaririk baloratuena.

Diogunez partida Larrea Polikiroldegian jokatuko da larunbat honetan apirilak 4, arratsaldeko 19:00etan. Zaletu guztiak joatea espero dugu, inor ezin da erlaxatu, ez jokalariak ez jarraitzaileak, hau Zilarrezko Adecco maila da eta larregi fidatzean …

1, 2, 3…ZOR-NO-TZA!!

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2015

Ir arriba.