UNA DE LAS BLOGUERAS MÁS INFLUYENTES ES DE AMOREBIETA: LOOK & CHIC by ANE HERNANDO

5.2 (Copiar) (2)

‘Follow your dreams’ edota ‘jarraitu zeure ametsak’ esaldi esanguratsu eta entzutetsua aditu omen du Ane Hernando zornotzarrak, une oro, bere bizitzan zehar; aditu eta barneratu ere, gainera. Izan ere, duela bost bat urte, Madrilera Personal Shopper kurtso bat egitera joan zenetik hona, bere pasioa ofizio bilakatzea erdietsi du, eta gaur egun, estatu mailako blogger/influencer ezagunenetako bat dugu.

Baina, zer esan nahi du horrek? Nola iritsi da Ane horraino?

“Kasualitatez hasi nintzen honetan, Madrilera joan nintzen une horretan, instagram sare sozialaren inguruko mundua zabaltzen hasi zen eta orduantxe sortu nuen ‘Look and chic’ nire bloga eta nire eguneroko look-ak instagram eta bestelako sare sozialetan partekatzen”, azaldu digu Ane Hernandok. Hortaz, kasualitate moduan hasi zena aurreikuspen guztiak gainditu eta bere ofizioa izatera iritsi da. Egun, 169.000 jarraitzaile inguru ditu instagram-en eta blogosferako erreferentzietako bat da. Eskerrik beroenak eman nahi dizkie bere jarraitzaileei. Modako markak horren jakinean daude, eta ez dute aukerarik galtzen berarekin kolaboratzerako orduan. Iaz, esaterako, Kanariasera joan zen Armanirekin eta Ibiza eta Formenterara Cosmopolitan aldizkariarekin.

Zornotzarraren hitzetan, “lehenengotan, boltso bat, zapata batzuk edota arroparen bat oparitzen zizkidaten, trukean nik horren argazkiak igotzen, baina inflexio puntu bat izan nuen; izan ere, nik ateratzen nituen produktuek arrakasta zutela ikusi nuen, batzuk agortu ere egiten baitziren, eta hortaz, markek nirekin diru asko irabazten zutela konturatu nintzenean, nik ere feedback hori sortu nahi izan nuen eurekin”.

Blogari izatea zertan datzan galdetzen diren guztientzat, marketin kanal bat bezala aritzen dira influencer-ak. Azken finean, euren produktuen transkripzio moduko bat egiten dute jendearen eskura jarriz, nola konbinatu daitekeen eta jantzita nola gelditzen diren erakutsiz.
4 (Copiar)

4.2 (Copiar)

4.3 (Copiar)

5 (Copiar)

5.2 (Copiar)
Eguneroko lana

Alde batetik, markekin hitz egiten du kontratuak adosteko; bai email bidez, baita telefonoz ere. Bestetik, astelehenetik ostegunera post berri bat publikatzen du blogean, eta horretarako, look-ak sortu, argazkiak atera, hauek editatu eta testua idazten du. Gainera, ekitaldietara eta bileretara joateaz gain, bere sare sozialetan eguneroko arroparen argazkiren bat partekatzen du. Azkenik, youtubeko kanalerako bideoak grabatu eta muntatzen ditu. Hortaz, finantza kontuetan aitak lagundu eta argazkiak bere mutilak ateratzen dizkion arren, beste guztia berak egiten du. “Ni neu naiz nire bekarioa! Je je”, azaltzen du umorez.

Proposamenak marken eta marketin agentzien bitartez heltzen zaizkio eta berak aukeratu eta bideratzen ditu. Interesgarria iruditzen zaio Aneri marketinaren inguruko lanetan aritzea eta horretan mundu ikusten du bere burua; bai agentzia batean, edota aldizkari edo marka baten marketin departamentuan, alegia.

Baina… nolakoa da Ane Hernando ?

32 urte dituen zornotzarrak farmazia ikasketak egin zituen Iruñean, eta ordutik hona, bertan bizi da nahiz eta Madril eta Bilbora hainbat bidaia egin behar izaten dituen. Hala ere, beti izan du modarekiko lotura berezi bat, eta bide horretatik jarraitu du zientziaren mundua albo batera utzita. Hernandok i+d+i masterra egin, mba ejekutibo bat egin eta biomedikuntzaren kontsultora batean aritu zen enpresa farmazeutikoak auditatzen, hala ere, bere pasioari jarraiki modaren munduan aurkitu du pertsonalki gehien betetzen dion esparrua.

Naturaltasun eta baikortasunak egiten dute Ane berezi jarraitzaileen artean, eurekin konektatzeko ezinbesteko osagaiak izan dira hauek. Pantailaren atzean, ordea, “pertsona alaia, dibertigarria, apur bat lotsatia, oso familiarra eta langilea”, bezala definitzen du zornotzarrak bere burua, eta horretan familiak izan duen eragina ukaezina dela dio. Eurei eskaini nahi die bere poztasun eta arrakasta, bidelagun izan baititu ibilbide honetan.

Instagrameko argazki batekin soilik geldituko beharko balitz, bere lehenengo argazkiarekin geldituko zen, bere amak egindako makarroi pitxer batena, alegia. Bere hitzetan, “nola aldatu diren gauzak! Je je”.

Zornotza, beti berezi

Herrira bueltatzea, etxera bueltatzea da beti. Nahiz eta urte asko daramatzan Iruñean, bere sorterria hau dela, eta hori ez duela inoiz ere ahaztuko dio. “Hemen daukat dena, hazten ikusi nauen herria, maite dudan familia eta niretzako berezia den nire betiko kuadrilla. Eskerrik asko, Zornotza, nire ibilbide honetan jarraitzeagatik eta horrelakoa izaten laguntzeagatik”, adierazi du Ane Hernando blogariak. Hortaz, arestian aipatutako esaldia izan ezazue beti gidari; izan ere, ikusten duzuenez, ametsak jarraitzeko dira, eta jarraituaz batera, eurek egingo digute guri amets egitea.

AMAIA LARRUZEA

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2017

Ir arriba.