Igor Lopez, presidente berria: “ ZORNOTZA MENDI TALDEA BERPIZTU NAHI DUGU”

Joan den hilean Z.M.T.-k asanblada egin zuen presidente berria aukeratzeko. Gazte talde batek hartu du zuzendaritza eta Igor Lopez aukeratu dute presidente moduan. Berarekin batera hainbat lagun izango dira, mendi zaletasuna batzen dutenak. Orain bazkideen kanpainari ekin diote eta 500 bat bazkide izatea espero dute. “Gure lehen helburua herriko mendizaleak erakartzea da. Asko beste herriko talde batzuetan daude eta gure asmoa Zornotzara ekartzea da”, dio Igorrek.
Igor Lopez presidentearekin batera zuzendaritzan izango dira, Kemen Iturraran idazkaria eta Jose Manuel Carrasco diruzaina. Informatika, sare sozialak eta komunikazioan Unai Zenarruzabeitia eta Gorka Ortiz izango dira. Taldeko web orria diseinatu eta eguneratu dute eta sare sozialetako harremanak eramango dituzte.

Z.M.T. helburuen artean hauek dituzte:

– Lehiaketak: Lehengo mendi igoera lehiaketak berreskuratu: Urtean 40.000m igo, Euskal Herriko tontorrak, etab. Eta beste batzuk: Mendi Lasterketa, Eskiko trabesia, Eskalada txapelketa, Mendi martxa.
– Mendi aterpea. Bazkideak alokatu ahal izateko mendi aterpe bat (Gorbean edo inguruko mendietan) edo apartamentu bat (Arette edo mendi garaiak dauden herrixka baten) lortzeko helburu izango du.
– Liburutegia. Lokalean mendiko liburuak izan bazkideak eskura izan dezaten.
– Prestatzeko materiala. Bazkideak mendi materiala (pioleta, kranpoiak, kaskoa) alokatu ahal izateko.
– Deskontuak. Taldeko arropa erosteko aukera eman bazkideei ahalik eta prezio hoberenean. (talde itxura emateko). Mendi denda eta kirol medikuntza zerbitzuetan deskontuak adostu.
– Mendiko astea, merkatu txikia eta argazki lehiaketa. Gabon inguruan taldeko mendi astea (hitzaldiak), merkatu txikia antolatu (bazkideen bigarren eskuko materiala salgai) eta mendi argazki hoberena saritu
– Zornotza mendi taldearen historia ikertu eta liburu baten bildu.
– Taldeko web orria diseinatu eta eguneratu. Sare sozialetako harremanak.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2012

Ir arriba.