Diru-laguntzak eskolako materiala erosteko

Amorebieta-Etxanoko Udalak eskolako materiala eskuratzeko herrikoentzat diru-laguntzak ematea onartu du. Datozen asteetan, behin ordenantza indarrean sartu ondoren, Udalak zornotzarrei horren berri emango die, oinarriak azalduz eta eskariak aurkezteko epea zein den esanez.

Hezkuntzan aukera berdintasun printzipioa gauzatu dadin, Udalak beharrezkoa ikusten du haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako ikasleei eskolarako beharrezko materiala eskuratzea errazteko neurriak martxan jartzea.

Horrela, diru-laguntza hau eskuratu ahal izango dute familiaren errentak 35.000 euro gordin gainditzen ez dituztenek. Diru-laguntzaren zenbatekoari dagokionez, 20 eta 80 euro artekoa izango da, familia unitate bakoitzaren errentaren arabera.

Diruz lagundu daitekeen gastuaren xedea Amorebieta-Etxanoko udalerriko establezimenduetan eskolako materiala eskuratzea estaltzea da. Materialaren barruan sartzen dira papertegiko artikuluak, uniformeak, betaurrekoak eta arropa, baita eskulanetarako materialak ere beste batzuren artean

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2015

Ir arriba.