BIZKAIKO ABESBATZEN EGUNA ZORNOTZAN

Oihartzun bizia entzun da Zornotzako kaleetan. Batzuek Abadiñorako trena hartzen zuten bitartean, Koral ezberdinetako taldeak trenetik bajatzen ziren gure herrian gelditzeko. Izan ere, Koral eguna izan da
gaurkoa. Oro har, 48 talde inguruk parte hartu dute egitasmo honetan.
Doinu biziarekin eta kalitatearekin kantatu dute talde guztiek Zornotzako kaleetan barrena, eta gehienbat, herriko plazan. 15:00ak aldera ahotsaren potentziari beta eman diote, plaza gorrian izan duten
bazkari erraldoiari abagunea emateko. Bertan, giro alaia, paregabea eta nola ez, doinuz betea izan dute!
DSC_4109

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2014

Ir arriba.