“Baltzolako Ipuinak”, Rafa Ugalderen liburu barria

IMG_6129 (Copiar)

Joan den hilean beste liburu bat aurkeztu zuen Dimako Udal Liburutegian. Rafa Diman bizi da aspalditik, bertako alkatea ere izan zen EH Bildurekin. Baltzolako Ipuinak liburu mitologikoa da eta bi atal nagusitan banatuta dago: Sorrera eta Baltzolako seme-alabak. Lehenengo atalean izenak adierazi bezala euskaldunon Amaren sorrera kontatzen da bost kapitulutan.Ibaizabal argitaletxe arduradunak esanzuenez “ modu lirikoan, xamurra eta goxogarrian idatzita dago”.
Bigarren atalean, aldiz, gizakiak eta Baltzolan izan diren pertsonaia mitologikoak hamar ipuin laburretan jasotzen dira. Liburu honek euskaldunon jatorria eta ondarea ezagutzeko aukera ematen digu. Toponimo asko agertzen dira liburua, Dima ingurukoak eta herrianasko eskertu diote. “Sentitzendot ekarpen txiki bat egin dodala”, esan zuen Rafak.
Guztira hamabost kontakizun; poetikotasunez eta xamurtasunez idatzitako hamabost ipuin, hain zuzen ere. Baltzola eta Axlor inguruak ikertzen ari diren eta aritu diren guztiei omenaldi bat da.
RAFA UGALDE IDAZLE ZORNOTZARRAK BLAS DE OTERO POESIA SARIA JASU DU
Zornotzako Rafael Ugalde Iragorri poetak lortu du sari nagusia “Hondar aleak” lanarekin Euskarazko modalitatean, Bilboko Udalak antolatutako Blas de Otero Poesia Lehiaketaren edizio honetan. 510 lan aurkeztu dira, horietatik 15 euskaraz. Asko etorri dira Europatik eta Latinoamerikatik eta horrek frogatzen du guztiz sendotuta dagoen lehiaketa honen nazioarteko izaera. Irabazle bakoitzak 5.500 euro jasoko ditu.
RAFA UGALDE IRAGORRI (Zornotza, 1961).
Biologian lizentziaduna da, baina irakaskuntzan dihardu. Literatura arloan zenbait sari jaso ditu, eta Baltzolako ipuinak da argitaratu duen bostgarren narrazio liburua.
Honako honek dira plazaratutakoak:
Hamaika bizimodu (2003, Ibaizabal), Gure gerretako heroiak (2016, Elkar), Relax (2017, Txalaparta), Erreka (2011, Ibaizabal) eta Baltzolako ipuinak (2017), Ibaizabal.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2017

Ir arriba.