Zubiaur Musika Eskolak kontzertu bi eskainiko ditu ikasturtea amaitzeko

➢ Amorebietako Udal Musika Eskolak ikasturtea amaitzeko antolatu du egitarau hau.
➢ Kontzertuak ekainaren 20an eta 21ean izango dira.
➢ Kontzertuak Zornotza Aretoan eta Herriko plazan izango dira.

Amorebieta-Etxanoko Zubiaur Musika Eskolak kontzertu bi eskainiko ditu 2017/2018 ikasturtea amaitzeko. Lehenengoan ikaslerik gazteenek parte hartuko dute (4-8 urte) eta ekainaren 20an, asteazkena, izango da, 18:00etan Zornotza Aretoan.

Bigarrena, ekainaren 21ean izango da, hain zuzen ere Musikaren Europako Egunean eta Herriko plazan izango da, 19:00etan. Kontzertu honetan txistu, trikitixa eta konbo taldeak egongo dira, hainbat musika tresna entzuteko aukera egongo delarik.

Artículo anteriorNueve bandas internacionales competirán este fin de semana en la XIII edición del Concurso de fanfarrias y música de calle Haizetara
Artículo siguienteThe World’s 50 Best Restaurants: Azurmendi el restaurante más sostenible del mundo