Zornotzan

Albisteak

ZORNOTZARRAK OSO ONDO ARITU DIRA EHUN MILAK LASTERKETAN

Ehun milak frogan 4 zornotzar aritu dira: Gabri Ruiz Urda izan da azkarrena, 29 ordu eta 51 minutu behar izan ditu helmugaratzeko. Jabi Dominguez izan da lehena lasterketa honetan 23 ordu eta 22 minutu egin ostean eta ordu betez galduta egon arren. Alfonso Intxaustik 46 ordu eta 45 minutu bete ditu. Iñigo Artetxe eta Kepa Larruzea, zoritxarrez erretiratu egin dira.

G2handiak izeneko lasterketan berriz, 86 kilometrokoan, Daniel Agirrek irabazi du lasterketa hau, 10 ordu eta 9 minutu. Alain Gutierrez izan da azkarrena zornotzarren artean, 16 ordu eta 3 minutu. Honen ostean Urko Zabaleta eta Xabier Dudagoitia sartu dira, 16 ordu eta 36 minutu. Gero Xabi Emaldia, 18 ordu. Eta ondoren, Haizea Aldana, 20 ordu eta 54 minutuko kronoarekin. Ederra honen lasterketa benetan. Iñaki Larrea eta Ramon Perez batera sartu dira Beasaingo helmugan, 21 ordu eta 15 minutu, eta honen ostean Iñigo Artetxe «Titi», 21 ordu eta 44 minutu. Andoni Fernandez, nahiz eta arazo handiak izan, Beasainera iritsi da 21 ordu eta 54 minutuko denborarekin. Borja Elgezabal tripetako minarekin erretiratu behar izan da.

Zorionak benetan Zornotzako mendizale guzti hauei. Aupa Zornotza!!!

image

+ Irakurri

HILERO 384-001

Pausa presentó su nueva revista el día 28 de Mayo en el Zornotza Aretoa, en un acto lleno de emoción presentado por Larraitz García. El numero 384-001 del Hilero, que sorprendió por su nuevo look, tuvo una magnífica puesta de

Llega el XVII Festival Internacional de Música de calle Haizetara

Amorebieta-Etxano se prepara para una nueva edición del Concurso Internacional de Música de Calle Haizetara en la que participarán nueve bandas de diferentes países y estilos musicales El festival dará comienzo el 21 de junio a las 19:00 en el

Gaueko autobus zerbitzua antolatu du beste urte batez Amorebieta-Etxanoko Udalak bailarako udako jaietatik etxera itzultzeko

Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Galdakaoko Udalarekin batera eskainiko du garraio zerbitzua gazteek festez gozatu eta kezkarik gabe bueltatu ahal izateko. Amorebieta-Etxanoko Udalak, Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Galdakaoko Udalarekin batera jaietatik etxera bueltatzeko gaueko autobus zerbitzua antolatu du udako hilabeteetarako. Gazteak