Zornotzarra naiz eta harro nago

Amorebieta-Etxanoko Udalak kirol talde zornotzarrak zoriondu ditu egindako denboraldi bikainagatik


•  Udalak azpimarratu du kirola zornotzar nortasunaren parte dela, eta establezimenduak eta herritarrak animatu ditu kirol urte handi hau ospatzera eta sentimendu komuna zabaltzera: ‘zornotzarra naz eta harro nago’.

Amorebieta-Etxano Udalak kirol talde zornotzarrak zoriondu ditu urte bikainagatik: “emozioz betetako kurtso amaiera dugu aurrez aurre. Zorionak eman nahi dizkiogu TEKNEI Zornotzari egindako denboraldi bikainagatik, igoeraren atarian geratu badira ere. Animo eta indar hitzak baita ere SD Amorebietarentzat, daramaten ibilbide ikusgarriari segida eman diotelako denboraldi honetan, balentria ederra zuena!”

Era berean, Udalak gogoratu du uztailaren hasieran Amorebieta-Etxano bisitatuko duela mundu mailan izaten den kirol ikuskizun nagusienetakoak: “Frantziako Tourraz gozatzeko aukera izango dugu. Mundu osoko begiak Amorebieta-Etxanora begira izango dira uztailaren 3an, gure udalerrian emango baitzaio hasiera hirugarren etapari”.

Kirolari errotutako herria

Hala, azpimarratu du Amorebieta-Etxano kirolari errotuta bizi den udalerria dela, oinarritik hasi eta lehen taldeetaraino: “hainbeste poz ematen dizkiguten gure klubak inspirazio-iturri dira herritarren artean, eta hauen kirol-jardueraren goraldian. Kirola gure nortasunaren parte da, gure harrotasunaren parte. Elkarrekin ospa dezagun bizi dugun kirol urte handia. Zuen establezimenduak apaintzera eta gure sentimendu komuna zabaltzera animatzen zaituztegu: Zornotzarra naz, eta harro nago!”

Artículo anteriorFernandez y Beitia ganadores del Master Kaiola
Artículo siguienteEH Bildu propone crear un Consejo Municipal de Educación en Zornotza