Sociedad Artístico Cultural «Zornoza»-ren aretoa bete egin zan Oihana Azkorbebeitiaren hitzaldia entzuteko.
Adin ezberdinetako emakume eta gizonez osotutako entzulegoa interes handiz jarraitu eban Oihanak kontatutako bizipen eta azalpen guztiak.
Bere bizitzako argazki esanguratsu ezberdinak erabiliz, Oihanak kirolaren munduan emakume izatea gizona izatearen aldean ze nolako ezberdintasun suposatzen duen azaldu zuen.
Horrela, ama izatearen erabakia, haurdunaldiak eta ume jaioberria jagoteak berarentzat suposatu izan daben aldaketa eta moldaketak argitu ebazan. Esaterako, urte ta erdiko geldialdia, helmugetan umea eradoski…..eta beste ta hainbeste ezberdintasunak.
Hori bai, guzti horrek bere bizitzan egoera pertsonal berri bat sortu dau eta beste ikuspegi eta lasaitasun batekin bizi dau kirola.
Lasterketetan orain bizi dauan une goxoa egoera berri honen ondoriotzat jotzen dau.
Entzuleek bat etorri ziran Oihanak hitzaldian eta erakutsitako argazki guztietan agertzen dauan irribarre zabala bere hitzak baieztatzen dabela.
Sign in
¡Bienvenido! Ingresa en tu cuenta
Forgot your password? Get help
Password recovery
Recupera tu contraseña
Se te ha enviado una contraseña por correo electrónico.