ZORNOTZAKO VI.MASTER KAIOLA


Zornotzako VI. Master Kaiolako azken jardunaldia, FINAL eguna. VI.edizio honetan besteetan ez bezala hiru mailatan ospatu da txapelketa, Gazteak, Emakumeak eta 22 urtez azpikoetan. Finalak horrenbestez hiru mailetan eraman dira aurrera, lehena Gazteen mailakoa (BILBAO-IRRIBARRIA II), Bigarrena Emakumeen mailakoa (SALSAMENDI-GARAI) eta azkena 22 urtez azpikoena (ARIZTEGI-GUTIERREZ). Finaleko partehartzaileei dagokionez, esan behar da Euskal Herria ia osotasunean ordezkatuta geratzen dela, 2 Nafar, Bizkaitar 1, Gipuzkoar 1, Arabar 1 eta Errioxar 1.


Lehen norgehiagokako protagonisten egoera guztiz desberdina, IRRIBARRIA hasieratik faborito moduan sartu den pilotari gaztea, erakustaldiz erakustaldi finalean sartu dena. BILBAO kanporaketa denetan faborito izan gabe partida guztiak lan asko eginda aurrera aterata, motibazioz gainezka eta egindako txapelketa bikaina borobiltzeko asmoarekin. Partida hasiera polita egin dute bi pilotariek, Ekhik nagusitasuna erakutsi arren, Igotzek lan egin eta tantoak sartuz partidan ondo sartu da, 3-3. Berdinketa honen ostean ordea Igotzi aldapa gora jartzen hasi zaio partida, gehien bat aurkariaren merituagatik. Hala ere, Igotz momentu baten ere ez da partidatik atera eta tantoak gogortzeaz gain bukaera ederrak ere burutu ditu, 5-8. Partidako momentu politena orduantxe, pilotari biak tiki taka bizian. Partida benetan ikusgarria, Gipuzkoarra nagusi izan arren, Bizkaitarraren ekimenak norgehiagoka asko edertu du, pilotari biak borrokara bideratuz, 6-11. Partidaren bigarren zatian tanto gogor asko, amaiera ikusgarri gutxiago eta huts gehiago, nekearen ondorioz eginak gehien bat. Irribarria 8-15 aurreratu den arren, Bilbaok beste behin indarrak nonbaitetik atera eta markagailuan hurbiltzea lortu du, 11-15. Hortik aurrera nagusitasunak markagailuan marka utzi du, 12-22 irabazi bait EKHI IRRIBARRIAK 2021.urteko gazteen finala. Txalotzekoa Igotz Bilbaok erakutsitako adorea, gaur eta txapelketa osoan zehar.


Arratsaldeko bigarren finalean emakumeen txanda. SALSAMENDI emakumeen pilotan agertu den izar berria, txapelketa guztiak irabazten ari dena, 15 urte besterik izan ez arren kantxan egoten dakien pilotari bikaina da nafarra. GARAI Zeanuriko Txapelketa irabaztetik dator, 4 terdian maila ona ematen ari den seinale, pilotari bizia, aurreko joko alaia maite duena, honen egunaren arabera partidua batera zein bestera joan daiteke. Hasiera beldurgarria Laia Salsamendik egin duena, Garai ohartu denerako 8-0 aurreratu da markagailuan nafarra. Hortik aurrera Leirek tantoak gogortu eta jokaldiren bat egiteko aukera izan duen arren, Salsamendiren joko uholdea ez da gelditu, mota guztietako tantoak eginez eta batez ere boleari zukua ateraz, 12-3. Hurrengo tanto biak Leirek egin dituen arren, ikaragarrizko lanak izan ditu markagailuan aurrera egiteko, Laiak hutsen bat egin arren maila izugarria izan baitu eraso zein defentsan, 13-6. Partida pixkat orekatzea lortu du

Leirek, tantoak batera zein bestera joanez. Jokoaren ekimena Salsamendik eroan duen arren Leirek partidan jarraitzea lortu du, markagailua iraultzea gero eta zailago izan arren, 16-8. Markagailuan aldea murriztea ezinezko egin zaio Garairi, lan handiak jarri baitizkio Laiak tantoak aurrera eramateko, 19-11. Amaieran Salsamendi nagusi kantxan, 12-22 Txapela nafarroara.

  1. Urteko VI.Master Kaiola bukatzeko 22 urtez azpikoen finala, ARIZTEGI, Txapelketa zoragarria egiten ari den Baztandarra, txapelketako partida onenak berak jolastutakoak izan dira, aurkarieri jolasten utzi eta fisikoki txikitu dituelako. Bestetik Errioxatik etorritako GUTIERREZ, txapelketan zehar joko klasikoena egin duen pilotaria, botera eta luze, azken kanporaketa biak 22-21 irabazita sartu da finalean. Ariztegi izan da partiduan hobeto sartu dena 4-1 aurreratuz. Hala ere, aurrekoetan bezala Gutierrezek ez du amore eman eta atzetik joan arren, sakea hartzen zuen bakoitzean markagailuan berdintasuna nagusitzen zen. Esan behar da Ariztegiri tantoa egiteko lan asko egin behar izan duela Gutierrezek, nekea azaleratuz, 8-8. Aurreko norgehiagoken dinamika berbera eramandu Ariztegik, tantoak gogortuz aurkaria nekatzeko eta partida erditik aurrera pixkanaka partida boltsikoratzeko. 11-11 izan da azken berdinketa, hortik aurrera Ariztegi bakarrik geratu da kantxan, 18-11. Ariztegik dena egina zeukala ematen zuenean, Gutierrezen berpiztea etorri da, sakeari esker berriro erabat sartu da norgehiagokan 18-17. Gutierrezen berpizteari, Ariztegiren ezina gehitu behar zaio, eskuko mina agertu zaiola ematen izan du bere aurkepian ikusi ahal izan den moduan. Pilotara beldurrez joan da hortik aurrera Ariztegi, eskuin eskua txikituta, ezkerrez bakarrik jokatzeari ekin dio Oierrek. 11tik 22ra zuzenean joan da Gutierrez, 18-22.
    Honenbestez, baditugu 2021. urtean aurrera eraman den ZORNOTZAKO VI.MASTER KAIOLAko TXAPELDUNAK, Gaztee mailan EKHI IRRIBARRIA, Emakumeetan LAIA SALSAMENDI, eta 22 urtez azpikoetan SERGIO GUTIERREZ.
    K-SARIA Kepa Arroitajauregiren omenezko saria OIER ARIZTEGI pilotari nafarrak eraman du, 54 puntorekin, bere atzetik 52 punturekin berdinduta Ekhi Irribarria eta Laia Salsamendi geratu dira.
Artículo anteriorLos Amorebonos podrán canjearse hasta diciembre
Artículo siguienteLeganés 1-SDA 0