Zornotzako M8 Plataformak Martxoaren 8rako egitaraua aurkeztu du

Zornotzako M8 Plataformak egun osoko egitaraua prestatu du Martxoaren 8rako. Ardatz nagusia Zornotzako emakumeen arteko saretzea izango da, eta garrantzi berezia emango zaio emakume migratuengan gurutzatzen diren askotariko zapalkuntzei.

Plataforma hau iaz sortu zen, herriko Talde Feministaren deialdiari erantzunez Martxoaren 8ko greba-eguna antolatzeko bildutako emakume-taldeak bultzatuta. Borroka-egun hartatik aurrera, hainbat ekintza eta gogoeta-prozesu egin ditugu, lotuta egon direnak, batez ere, zahar etxeetako langileen borrokarekin eta zaintzaren eta garbitasunaren alorrean lan egiten duten gainerako emakumeen egoerarekin.
Aurtengo M8-an ere hari horretatik tiraka jarraitu nahi dugu eta, horrekin batera, beste herrialde batzuetatik Zornotzara etorri diren emakumeen errealitateak ezagutu eta ikusarazi nahi ditugu.


Izan ere, hori izan da urte honetan gure agendan eduki dugun erronka nagusietako bat, hau da, Zornotzako emakume feminista guztien bilgune izan nahi duen Plataforma hau beste toki batzuetatik Zornotzara bizitzera etorri diren emakumeengana ere iristea, elkar ezagutzeko, elkar zaintzeko, elkar elikatzeko eta elkarrekin borrokatzeko. Horregatik, emakume migratuen kolektibo batzuk M8-aren antolakuntzan parte hartzen dira, eta protagonismo berezia izango dute datorren igandean.

Zornotzako M8 Plataforma

Artículo anteriorAmorebieta-Etxanoko Udalak herritarren proposamenak jasoko ditu aurrekontu parte-hartzaileetarako
Artículo siguienteAmorebieta-Etxanoko Udalak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du