Zornotzan

Albisteak

Zornotzako Gure Esku Dagok deituta Pike Park leporaino jai giroan

Zornotzako Gure Esku Dagok jarraitzen du datorren maiatzaren 7an Euskal Herriko hainbat eta hainbat herritan, eta gure herrian ere, egingo den Herri-galdeketa prestatzen eta bultzatzen.
Horren harira, joan den larunbatean, martxoak 4, Euskal Herria enparantzan (Pike Parken) antolatutako ekintzetan jende asko eta jai-giro bikaina egon zen. Bertaratu zirenek txosna eta talo ezin hobeak dastatzeko aukera izan zuten, musikaz lagundurik, Etxanoko talde dotoreak Agate Deunako koplak kantatzen zituen bitartean.
Sinadurak biltzeko jarri zen mahaian ehundik gora sinadura gehitu ziren eta dagoeneko gutxi falta da helburura iristeko.
Etxanoko koroa (Copiar)

Taloak egiten (Copiar)
Bestalde, Zornotzako hainbat dendek emandako produktuekin luxuzko otzara erraldoia osatu ahal izan dugu eta errifak salgai egongo dira zozketa egingo den egunera arte, martxoaren 25a.
Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiegu herriko dendei Otzara eder hau osatzeko emandako laguntzagatik eta joan den larunbatean egun ederra pasatzera Pikera etorri ziren zornotzar guztiei.

+ Irakurri

Un taller para aprender a quererse y una visita al Museo de la Paz de Gernika, las nuevas actividades del “Programa Zainduz” previstas para octubre

septiembre 17, 2024

En el marco del ‘Programa Zainduz’, dirigido a personas cuidadoras o familiares de personas en situación de dependencia, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ofrecerá en octubre dos nuevas actividades: el taller “Aprendiendo a querernos” y la visita guiada al Museo de

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano organiza una exposición pública sobre la aprobación provisional del PGOU

septiembre 17, 2024

De este modo, la sesión está diseñada para facilitar la comprensión del PGOU por parte de los vecinos y vecinas, así como para resolver posibles dudas. Un importante avance hacia el desarrollo sostenible y equilibrado del municipio El PGOU, cuya

Hezkuntza jarduera eta zozketa ugari Amorebieta-Etxanoko Mugikortasunaren Astean, bizikletaren erabilera sustatzeko

septiembre 13, 2024

Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasunaren Astea ospatuko du irailaren 19an, udalerriko haur, gazte eta helduen artean bizikletaren erabilera eta mugikortasun jasangarria sustatzeko diseinatutako jarduera programarekin. Hala, ekimen honen baitan, tailerrak, ginkanak, bizikleta ibilbideak eta beste hainbat jarduera antolatu dira Zelaieta parkean eta