Kaixo gazte;
Urte honetan, koadrilen arteko elkarteak bere aisialdi alternatiboko ekintzak martxan jarri nahi ditu.
Azkeneko bileretan frogatu ahal izan dugunez, parte hartzea oso urria izan da. Ondorioz, gazte eguna, jaien antolakuntza eta hainbat ekintza aurrera eramateko indar gabe ikusten gara.
Askok taldearen antolakuntzaz galdetu duzue, nola funtzionatzen duen, zeintzuk diren urte honetako helburuak… Zalantza guzti horiek argitzeko eta taldeak duen egoerari irtenbide bat emateko bilera ireki batean parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu:
URTARRILAK 16 (OSTIRALA) –20.00 ZELAIETA ZENTROAN (Auditorioa)
Denon proposamenak entzutea gustatuko litzaiguke urte hauetan egindako lanak aurrera jarrai dezan, eta denon artean Zornotzan gazteentzako aisialdi alternatibo bat sortu dezakegulako.
Gonbidatuta zaudete parte hartzera! Gonbidatu zuen lagunak ere!!
Urtarrilaren 16an ikusiko dugu elkar.
Zornotzako Koadrilen Elkartea.
Sign in
¡Bienvenido! Ingresa en tu cuenta
Forgot your password? Get help
Password recovery
Recupera tu contraseña
Se te ha enviado una contraseña por correo electrónico.