Zornotzan

Berriak, Gazteria

Zornotzako familiek nerabezaroan bideo-jokoak eta sare sozialak nola kudeatu ikasiko dute

• Amorebieta-Etxanoko Udalak Guraso Eskoletako saio bi antolatuko ditu 10 eta 16 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoentzat.
• Lehenengo prestakuntza saioan bideo-jokoak haurtzaroan aztertuko dira eta bigarrenean nerabeak sare sozialetan egoteak dituen arriskuak.
• Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 13ra arte.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuaren bidez, Guraso Eskoletako saio berri bi antolatu ditu martxorako. Prestakuntza saio hauen helburua familiaren esparruan lan egitea da, haurtzaroan eta gaztaroan adikzioak prebenitzeko.
Horrela Nafarroa Zentroan saio bi egingo dira 10 eta 16 urte arteko seme-alabak dituzten familientzat, adingabeen adinaren arabera taldekatuta. Batetik bideo-jokoen erabilera haurtzaroan aztertuko da, eta bestetik, nerabeak sare sozialetan egoteak dakartzan arriskuak aztertuko dira.

Bideo-jokoak haurtzaroan
Lehenengo saioa 10 eta 13 urte arteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta dago eta gogoetarako eta aztertzeko gunea izango da, gurasoei etxean bideo-jokoen erabilera kudeatzeko tresnak emango zaizkielarik.
Prestakuntzan neska-mutilek erabiltzen dituzten bideo-joko motak aztertuko dira, hauen alde positibo eta negatiboak; gehiegizko erabilerari buruz hitz egingo da, eta beraietan dagoen indarkeria eta honek adingabeengan duen eragina ere aztertuko dira.
Bi orduko iraupena izango duen saio bakarra izango da. Martxoaren 16an euskaraz egingo da eta martxoaren 17an gaztelaniaz. Biak 17:30etik 19:30era izango dira.

Sare sozialak nerabezaroan
Bigarren saioan nerabezaroan sare sozialaren erabilera azpimarratuko da, 14 eta 16 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta dagoelarik bereziki. Prebentziorako hainbat tresna eskaini nahi zaizkie.
Formazioak sare sozialak erabiltzerakoan gazteen motibazio nagusiak zeintzuk diren mahai gainean jarriko du eta adingabe nerabeei lotutako arriskuak aztertuko ditu, adin nagusikoekin batera plataforma digitaletan egoteak ekartzen dituen arriskuak bereziki azpimarratuz.
Bi orduko iraupena izango duen saio bakarra izango da hau ere. Martxoaren 24an euskaraz egingo da eta martxoaren 26an gaztelaniaz. Biak 17:30etik 19:30era izango dira.
Familia eskolen saio berrietan parte hartu nahi dutenek, 010 doako telefono zenbakira edo 94 630 0190 zenbakira deitu dezakete edo mezu elektroniko bat bidali ondoko helbidera: drogamendekotasuna@amorebieta.eus
Izena emateko epea zabalik egongo da martxoren 13ra arte.

+ Leer más

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

21/03/2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor de 150 participantes, nacionales e internacionales llegados de Euskadi, España, Francia, Alemania e incluso de Corea del Sur, mostraron sus

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

21/03/2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es lo que le ha sucedido a esta joven Licenciada en Psicóloga y experta en RRHH. Alazne Oliver, una joven de

Gazte Eguna 2024

18/03/2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.