2024ko urriaren 5ean ospatuko den Euskal Jaian ekintza ugari izango dira goizetik gauera. Egunari hasiera emateko, 11:30ean Erraldoiak, txistulariak eta gaiteroak kaleak alaituko dituzte, eta ondoren, 12:15ean, jaialdiaren hasiera ofiziala izango da bertsoekin. Ikastetxeetako haurrek dantzan eta kantuan jardungo dute, eta arratsaldeko bazkarirako kalejirak eta musika emanaldiak egongo dira herrian zehar. Zelaieta Parkean, herri bazkariaz gain, txalaparta eta musika izango dira, eta DJ Jonkass-ek girotuko duen bingo musikatu batekin jarraituko da. Umeentzako baserriko kirolak ere eskainiko dira. Iluntzean, KITTU taldeak musika jarriko du kalean, eta gauean, ZUTIK taldearen erromeriarekin bukatuko da eguna.