EH Bilduren ideologiarekin bat egiten duen edozein herritarrek parte hartu ahal izango du aukeraketa prozesu horretan, koalizio soberanista osatzen duten alderdiren bateko kide izan ez arren.
Hori bai, ezinbestekoa izango da EH Bilduren barneko aplikazioan izena ematea elkarrekin.ehbildu.eus helbidean.
Behin urrats hori osatuta, herritarrek beren hautagai egokienak edo ordezkari gisa nahi lituzketen pertsonen izenak proposatu ahal izango dituzte. Bi bide izango dituzte horretarako: zornotza.ehbildu@gmail.com helbide elektronikoa edo WhatsApp bitartez, 672 108 838 telefonoan.
PROZESUAREN DATAK
Otsailak 25 – Martxoak 10: Zerrendarako hautagaiak proposatzeko epea.
Martxoak 11 – 17: Berme guztiak bete direla ziurtatuta, hautagaitzak ofizial egiteko astea. Martxoak 22, 23 eta 24: Bozketa asteburua.