ZORNOTZAKO EH BILDU-k HAUTAGAIEN ZERRENDA AURKEZTU DU

“Amorebieta-Etxano aldatzeko hari gara” lelopean egin dute aurkezpena Zornotzako EH Bildu taldekoek Zelaieta zentroko aretoan. Jende andana hurbildu da bertara, eta Urko Lopezen gidaritzapean, hasiera eman diote egutegian letra larriz nabarmendutako hauteskundeen data horri begira dituzten helburu eta erronkak helarazteko; hala nola, “herri bizigarria” nahi dutela nabarmendu nahi izan du Lopezek, eta “ez soilik adreilura mugatutakoa”. Bestalde, herri zerbitzuez eta mugikortasunaz ere aritu da. Esaterako, “auzoei zor zaien atentzioa eskaini” behar zaiela eta ez dela “lehenengo ezta bigarren mailako auzorik” egon behar azpimarratuz.

Bestalde, Zornotzak daukan ondare naturala zaintzeak beraientzat garrantzia handia duela adierazi du Urko Lopezek, eta beraz, berorren galera saihestea dutela helburu. “Genero berdintasunaren departamendu bat sortu nahi dugu, alegia, Amorebieta-Etxano more bat, non emakumeen parte hartze soziopolitikoa bultzatzen den”, esan du Bilduko alkategaiak.

Bukatzeko, “aldatzeko ordua” dela lau haizetara zabalduz eta “ez hitzez baizik eta ekintzez” egingo dutela esanez, honako zerrenda aurkeztu dute:

Urko Lopez, Itxaso Gerediaga, Ander Uriarte, Izaskun Oyanguren, Xabier Irakulis, Leire Ugarte, Iosu Aurtenetxe, Olaia Ormaetxe, Ibai Gallastegi, Ainhoa Iturrieta, Pedro Juan Bereziartua, Begoña Atxa, Argoitz Argote, Amaia Iturrioz, Josu Silloniz, Paule Ranero, Ander Gerrikaetxebarria, Yolanda Ruas, Fernando Larrinaga, Itxiar Madariaga.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2015

Ir arriba.