Bertsozale Elkartea
Zelaieta zentroan hiru ikastetxetako ikasleak batu dira bertsoaren bueltan.
Bertso topaketek Zornotzan egin dute oraingo honetan geldialdia.
Hiru ikastetxetako 150 ikasle elkartu dira Zelaieta zentroan bertsoagaz gozatzeko asmoz.
Ikasle guztiek sorta bana kantatu dute. Maitasuna, lagunak, musika, pertsonaia famatuak… gai desbardinak landu dituzte sortetan.
Bat-batean be aritu dira bertsolari bi Zornotzan: Beñat Ugartetxea mallabitarra eta Ander Aldazabal zornotzarra.
Gainera, Aitor Agirre gitarra jolearen laguntzagaz kantuan aritu dira ikasleak.
Guzti horren gidari Xabier Irakulis irakaslea aritu da.
Hurrengo Bizkaiko topaketa maiatzaren 20an, martitzena, izango da Erandion.
Sign in
¡Bienvenido! Ingresa en tu cuenta
Forgot your password? Get help
Password recovery
Recupera tu contraseña
Se te ha enviado una contraseña por correo electrónico.