Zornotzak harrera egin dio SDA taldeari

Ehundaka lagun bildu dira Herriko Plazan harrera beroa emateko SDA taldeari. Gaur poztasuna nagudi da kaleetan.

Amorebieta-Etxanoko Udalak talde zornotzarra hartu du udaletxean, egindako denboraldi bikaina eta lortutako arrakasta goraipatzeko: Bigarren mailara igotzea.

SD Amorebietak amaiera bikaina eman dio gaur denboraldi ezin hobeari, arratsaldean Lezaman jokatutako partidan igoera lortu ostean; Bilbao Athleticen kontra 0-0 berdindu du. Horrela, 2023-2024 denboraldian Bigarren Mailara itzuliko da; aurreko denboraldian ere maila berean aritu zen talde urdina.

Partida amaitu ondoren, lehen taldeko eta zuzendaritzako kide guztiak Amorebieta-Etxanoko Udalak egindako harreran izan dira, partidaren amaieran Lezamako berdegunean hasitako ospakizunarekin jarraitzeko. Andoni Agirrebeitia alkateak, udalbatza osatzen duten gainerako alderdiekin batera, urdinak zoriondu ditu egindako balentria handiagatik, eta Amorebieta-Etxanoren izena futbol munduko lehiaketarik garrantzitsuenetako batera eramatea eskertu die.

Era berean, jokalari urdinak udaletxeko balkoira atera dira, Herriko Plazan bildutako zornotzarrekin egindako denboraldi bikaina eta lortutako igoera ospatzeko.

Zorionak, SD Amorebieta!

Artículo anteriorEl Amore vuelve a ser de Segunda
Artículo siguientePNV gana las elecciones, pero EH Bildu recorta distancias y suma un concejal más