Zornotzan

Kultura

ZORNOTZA MUSIKA BANDA 2019/2020 DENBORALDIA

Zornotzako Musika Bandaren lehenengo denboraldiaren ardatza “Konektatzen…” izango da. Bandaren zuzendariak, Aritz Labradorrek, diseinatutako programek Bandaren eta Herriaren arteko konexioa eta harremana sortzea izango dute helburu. Kontzertu bakoitzak konexio bat ezarriko du gai desberdinekin eta herriko artista askorekin.

PROGRAMAZIOA

“Bandarekin konektatzen…” – 2019ko abenduak 23, 20:15, Zornotza Aretoa.

Denboraldiko lehen kontzertu honetan, Bandarako ohiko konpositoreen errepertorioa joko da kontzertuaren lehen zatian: J. de Haan, J. P. Sousa, G. Holst, J. Strauss. Bigarren atalean aldiz, Gabonetara hurrenkera burutuko du Bandak, eta ospakizunez beteriko musika eskainiko du, sorpresaren bat barne. Eider Etxeandia abeslari gazteak ere ahotsa jarriko die abesti batzuei.

“Munduarekin konektatzen…” – 2020ko martxoak 14, 20:15, Zornotza Aretoa.

Bandak, jarraian, bidaia batera gonbidatuko du herria. Munduko musikak aztertuko ditugu edo hauetan oinarritutako obrak. Afrikatik Ameriketara, Iparraldetik Hegoaldera. Kontzertu honetan, gainera, Jon Bienzobas Pagola, Zornotzako konpositore gaztearen obra baten erabateko estreinaldia izango dugu eskuartean.

“Rock&Rollarekin konektatzen…” – 2020ko maiatzak 23, 20:15, Zornotza Aretoa.

Rock&Roll-a Zornotzan beti presente egon den heinean, denboraldiko kontzertu honetan estilo honekin egingo dugu konexioa. Lehen zatian, denboran atzera egingo dugu eta rock klasikora joango gara; Queen, Rolling Stones edota Led Zeppelin bezalako artistak ekarriko ditugu belarrira. Kontzertuaren bigarren atalean herriko bertako rock-talde batekin konexioa egingo dugu: Blanco y en Botella. Zornotzar talde honen bi disketatik ateratako zenbait abesti bertsio sinfonikoan aurkeztuko ditu Bandak.

“Herriarekin konektatzen…” – 2020ko uztaila. Zornotzako Jaietan.

Denboraldiari amaiera emateko, Zornotzako Jaietan kontzertua eskainiko du Bandak. Kontzertu honen helburua herriarekin konektatzea izango da eta horretarako, herriko artista eta elkarte kultural desberdinak igoko ditu oholtzara, Bandarekin batera. Gainera, herriarekin konexioa burutzeko asmoz, herriak abestea izango du erronka. Kontzertua kanpoan izango da.

+ Irakurri

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero

Amorebietako Udalak ‘Berba Lapiko’ekimenaren iraileko eta urriko egitaraua aurkeztu du

septiembre 5, 2024

Amorebietako Udalak Berba Lapiko ekimenaren iraileko eta urriko programazioaren berri ematen die herritarrei.Ekimen horrek herritarren parte-hartze aktiboa eta ikaskuntza kolektiboa sustatzeko jarduerak eskaintzen jarraituko du. Irailean zehar, Berba Lapikok «Bizipoza urteetan gora» aurkeztuko du, adinekoek aisialdirako eta garapenpertsonalerako dituzten aukera

Ganbera musikaz beteko dira iraileko asteburuak, Eleizetan kontzertu zikloaren eskutik

septiembre 5, 2024

Iaz bezala, ganbera musikak hartuko ditu iraileko asteburuan aurten ere, Eleizetan kontzertu zikloarenospakizunarekin. Ziklo hau udalerriko hainbat eliza eta ermitatan egingo da, ganbera musikarenedertasuna eta soinuaren kalitatea nabarmentzeko ingurune goxo batean eskainiz. Aurtengo egitarauak artista eta musika talde ugari biltzen