Icono del sitio www.amorebieta.com

Zornotza Mendi Taldeko V. Argazki lehiaketa

Urtea aurrera doa eta aurtengo mendi irteeratan atara dozuezan argazkiak erakusteko garaia heldu da. Horretarako Zornotza Mendi Taldeko V. Argazki lehiaketa antolatu dogu.

Araudia:

-Mendi taldeko bazkidea izan behar da lehiaketan parte hartzeko.

-Bazkide bakoitzeko 2 argazki onartuko dira.

-Argazkiak emailez bidali beharko dira argazkizmt@gmail.com helbidera, jpg formatuan

-Argazkiak bidaltzeko azken eguna Azaroak 13 izango da.

-Argazkiarekin batera, argazkiaren egilea, titulua eta non aterata dagoen azaldu beharko dira.

-Epaimahaiak lehenengo aukeraketa bat egingo dau.

-Lehenengo aukeraketa egiteko epaimahaia, Mendi taldeko zuzendaritzak osatuko dau.

-Mendi taldeko webean ere erakusgai izango dira argazkiak.

-12 argazki onenak 2018ko egutegian jarriko dira.

-Sariak:

1. Errekamendi bonoa (120 euroko bonoa Errekamendi dendan gastatzeko).

2. Errekamendi bonoa (75 euroko bonoa Errekamendi dendan gastatzeko).

3. Errekamendi bonoa (50 euroko bonoa Errekamendi dendan gastatzeko).

-Epaimahaia, zuzendaritzak osotuko dau.

Salir de la versión móvil