ZORNOTZA MENDI TALDEA IRTEERA ETA BABAJANA

Urtero bezala, aurten era Zornotza Mendi Taldetik Aramotzetik ibilalditxoa egin ostean Artaunen babajanara gonbidatzen zaituztegu. Beti bezala, Zornotzatik oinez abiatuko gara Aramotzetik zehar, bi ibilbide proposatuz (bat laburra eta beste bat luzeagoa), eta gero Artaunen babajana egiteko. Buelta ere beti bezala autobusez eta kotxez boltsa bat eramateko aukera ere egongo da bazkalaurretik erropak aldatzeko.

Eguna: Azaroak 26an (larunbata)
Irteeera: 9,30etan Zelaieta parkeko iturrian.
Plazak: 35
Babajana: Artauneko txokoan.
Buelta: autobusez 19,00 inguruen.
Prezioa: 12 euro bazkideak eta 15 euro ez bazkideak.
Izen emateak: Lokalean

Animatu eta ez utzi azken egunerako, aurten plaza mugatuak bai ditugu.

Artículo anterior10 DE NOVIEMBRE, DIA DE LA MEMORIA
Artículo siguienteLOGROÑOKO ADARRAGA FRONTOIA, LAGUN ONAK en MENPE