Zornotzan

Kultura

ZORNOTZA ARETOAK EGITARAU EDERRA AURKEZTU DU

Zornotza Aretoak, urte hasieratik uda arte luzatuko den denboraldirako programazioa aurkeztu du. Urtarriletik maiatzera, gustu eta ikus-entzule guztientzako kalitatezko proposamenak jasoko ditu: dantza, antzerkia, musika, zinea eta umeentzako ikuskizunak, Zornotzako ikus-entzuleen gozamenerako.
Programazio berria urtarrilaren 12an hasiko da, “Artxipielagoa” ikuskizunarekin. Euskal kultur eremuko zenbait profesionalek bultzatutako ekimena da, Andoni Egaña bertsolaria buru dela. Ikus-entzulearen partaidetza ezinbestekoa duen ikuskizun berritzailea eta desberdina.

Urtarrilaren 26an, Karabanserai Produkzioak-ek “Ele!! Lorca-Lauaxeta” ikuskizuna ekarriko du Zornotza Aretoko agertokira. Literaturaren bi jenio horien poemen bitartez, poesiak eta arteak balioak transmititu ditzaketela eta irakurtzen eta entzuten dituztenengan eragina izan dezaketela kontatuko digu “Ele” ikuskizunak.

Otsailaren 3an Dejab pampin laborategia konpainiaren “Linbo Planeta” lanaz gozatu ahal izango dugu. Txotxongiloak, antzerkia, musika eta bideoa uztartuz, desberdintasunaren, askatasunaren eta irudimenaren aldeko kantua egiten duen antzezlana. Otsailaren 16an, Kabia teatroak “Alike Alicia después de Alicia” ikuskizuna aurkeztuko digu. Antzezlan horrek irudien animazioa eta 7 antzezlek osatutako antzezpen lana elkartuko du espazio bakarrean. Otsailaren amaieran, Williem Shakespeareren testuetan oinarrituta dagoen Karrika Antzerki Taldearen “Deshakesperazioa” lanaz gozatu ahal izango dugu.
Martxoaren 9an, Bilbao 700 Fundazioak “Lyceum Club” antzezlana aurkeztuko du. Kulturan eta ausardian oinarrituta, Espainian feminismoaren oinarriak ezarri zituzten emakumeei eskaintzen zaien omenaldia. Martxoaren 17an, Zornotza Aretoak, familia osoari zuzenduta dagoen eta orain denbora gutxi estreinatu den “Izar” antzezlana jasoko du.
Zornotza Aretoaren antzerki programazioak apirilean jarraituko du. Apirilaren 13an, Cancamisa Teatrok, Imanol Ituiñok idatzitako eta zuzendutako “Ramper historia de un payaso” lana aurkeztuko du. Bertan, umorez eta maisutasunez kontatzen da pailazoaren bizimodu berezia. Apirilaren 20an, berriz, HIKA Antzerki Taldeak “Txarriboda” antzezlana aurkeztuko du, euskaraz. Umorean eta bat-batekotasunean oinarritutako oso pieza berezia.
Maiatzaren 4an, Zornotza Aretoak Gorakada Teatro konpainiaren “Ulisesen Bidaia” lana jasoko du. Antzerki programazioaren azken lana Ez Dok Hiru taldeak eskainiko du, “Euskal musikaren benetako istorioa” ikuskizunarekin. Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek tokiko euskal musikan oinarritutako antzezlana ekarriko digute.
24 urteko ibilbidearen ostean, Zornotza Aretoak eskaintzen dituen ikuskizunen ordutegiak aldatzea erabaki du, gizarteko ohitura berrietara egokituz.
Ikus-entzule guztiei eta helduei zuzendutako ikuskizunak 20:15ean hasiko dira (ostegun, ostiral eta larunbatetan, batez ere) eta umeei bereziki zuzendutakoak larunbatetan, 18:00etan.

Kontzertuak
Musika programazioaren barruan, Zornotza Aretoak, urtarrilean eta apirilean Zelaieta zentroan egin diren “Tritzak” eta “Terra da fraternidade” kontzertuak ere sartuko ditu bere programazioan.
Zine-kluba
Datozen hilabeteetan, Zornotza Aretoak KINE zine-klubak antolatutako hiru zine ziklo eskainiko ditu:
Lehenengoa, “Euskolabel zikloa”, euskal artistek zuzendutako eta ekoiztutako hiru filmek osatuko dute: “Iritziaren oihartzunak”, “Pedaló” eta “Verabredung”.
Bigarren zikloa otsailean izango da, “Nagusi egitea eta beste arazo batzuk” izenburupean.
Hirugarrena, “Femeninoan zikloa”, martxoan izango da.
Ziklo horietako film guztiak astearteetan eskainiko dira, 20:15ean.

+ Irakurri

Musikaren Europako Egunarekin bat egingo du Amorebieta-Etxanok hainbat kontzertu eta musika-jarduerekin

Musika Bulegoak antolatutako programaren baitan emanaldi eta musika-jarduera desberdinak eskainiko dira ekainaren 19an eta 20an. Ekainaren 21ean Musikaren Europako Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Musika Bulegoak, kultur eragileekin eta erakundeekin batera, musika-jarduerak eta -emanaldiak antolatu ditu Bizkaiko, Gipuzkoako eta

Belatxikietako ermitaren 75. urteurrena ospatuko du Amorebieta-Etxanok

Horretarako hainbat ekintza antolatu dira, horien artean «75 urte Zazpitxaboletan» liburuaren aurkezpena. Liburuak ermitaren jatorria, sorkuntza eta historia jasotzen ditu. Belatxikietako San Inazio baselizak 75 urte betetzen ditu arten. Eraikin garrantzitsua da hau Amorebieta-Etxanorentzat eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu

‘VLAD ION’ Danza Contemporánea

Vlad Ion, de practicar Break Dance en el parque Zubiondo a bailar danza contemporánea en el circuito Europeo. El zornotzarra Vlad Ion y Guillem Batlle, bailarines de danza contemporánea, utilizan el humor como herramienta para extender la danza a un