Icono del sitio www.amorebieta.com

Zornotza Aretoak antzerkia eta ikuskizunak bideoan eskainiko ditu

Amorebieta-Etxanoko Kultura Sailak Zornotza Aretoan ekoiztu diren antzezlan eta ikuskizun batzuren bideoak eskainiko ditu datozen asteetan.
Ekimena bihar hasiko da, ostirala martxoak 27, Los últimos visitantes antzezlanarekin. Antzezlana 20:15ean ikusi ahal izango da Zornotza Aretoko web orrian: www.zornotzaaretoa.eus
Los últimos visitantes antitertulia bat da, dibertimendura zuzendua. Kulturako hainbat arlo eta lekutako sei artista bilduko dira zabaltza batean jan eta edateko. Arrate Etxebarria izango da gidaria. Antzezlana 2018an sortu zen Zornotza Aretoaren 25. urteurrena zela-eta. Sei protagonistek arrasto berezia utzi dute Aretoaren eta Amorebieta-Etxanoren historian.
Halaber, Markeliñe antzerki konpainia zornotzarrak ere ekimen honekin bat egin du, eta emakizun batzuk lagatu dituzte Amorebieta-Etxanoko herritarrek beraien etxeetatik ikus ditzaten.
Igotzen diren bideo guztiak orrialdean egongo dira herriak normaltasuna berreskuratu arte, nahi duten guztiek edozein momentutan ikus ditzaten.

Salir de la versión móvil