Zornotzan

Kirolak

ZMT 2022 ARGAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

Aurten ere argazki politak daude Zornotza Mendi Taldeak antolatzen duen argazki lehiaketan, hain zuzen 81 argazki egon dira. “Urtero bezala, ez da erraza izan argazki onenak aukeratzea, baina hemen dituzue irabazleak. Kontutan izan, 12 argazki aukeratu ditugula datorren urteko egutegiak ateratzeko”.

1. SARITUA:Gotzon Barrena-¨Islada¨-Antorno Lakua-Dolomitak

2. SARITUA:Pello Amantegi-Dolomitak

3. SARITUA:Iñigo Zabala-Pastoruri-Andeak

+ Irakurri

Harrera ona izan dute Amorebieta-Etxanoko emakumeen osasuna eta kirola sustatzeko jarduerek

Ekimen hau Emakumeen Osasunaren Nazioarteko Ekintza Egunarekin bat etorri zen, eta udalerriko elkarte, kirolari eta herritar ugari bildu zituen, Udalak emakumeen artean osasuna eta kirola sustatzeko duen konpromisoa islatuz. Joan den igandean, ekainaren 2an, Amorebieta-Etxanoko Udalak jarduera jardunaldi arrakastatsua egin

Rekalde, Ibarluzea eta Gaminde dira Master Kaiolako txapeldunak

Master Kaiolako bederatzigarren edizioak aurtengo txapeldunak ezagutuko ditu, bi pilotari bizkaitar eta gipuzkoar bat. Larunbat arratsaldea emakumezkoen mailako neurketarekin hasi zen eta Enara Gaminde (Lea Ibarra) izan zen txapelduna Goiuri Zabaleta (Aurrera Leiza) 22 eta 1 garaituta. Ikuskizun handia espero

MAREAMORE NFK

Zornotzako Nesken Futbol Kluba Mareamore NFK Zornotzako eta inguruko kadete mailako (14-18 urte) neska futbol jokalarientzako sortu den kluba da. Oraindik harritzen gaitu gurea bezalakoa den herri batean neskentzako futbol talderik ez egotea; edo behintzat nesken futbolari jarraikortasuna ematen dion