ZIZTADA EGUNA AURKEZTU DUTE UZTAILAREN 24RAKO

Gaur arratsaldean Ziztada proiektuko partaideek prentsaurrekoa eman dute lokalaren kanpoaldean. Babesa ematen 20 bat pertsona egon dira, proiektuan zehar egindako ekintzak eta azken berriak azaltzeko. 6 identifikatuta daudela azpimarratu dute, horietariko bi ertzainak identifikatuak, eta beste laurak, identifikatuta egon ez arren, etxera heldu zaie zitazioa. Irailaren 11an deklaratu beharko dute. Zigorrak kopuru handikoak izatera heldu ahal dira, horrexegatik jabearen erantzun baten zain daude, negoziatzeko eta birpentsatzeko eskatu ostean. Hala ere, proiektuaren partaideek diotenez hau ez da traba izango Uztailaren 24rako antolatuta dituzten ekintzak burutzeko. Egun horretan, umeentzako jolasak, soinu teknikari tailerra, bazkaria, tailerrak, Herriko taldeen kontzertuak eta kalejira egongo dira besteak beste.
Honez gain, lokalean egin dituzten onurak eta berrikuntzak ere azpimarratu dituzte proiektuaren partaideek. Agerraldi honen bidez proiektuan parte hartzera eta ziztakume izatera animatu dituzte zornotzar guztiak.

Artículo anteriorARROILA JEITSIERA
Artículo siguienteHASI DIRA ZORNOTZAKO JAIAK