ZIRKINIK BEZ MUSIKA TALDEA ZORNOTZA SASKIBALOI TALDEAREKIN BAT

Zornotza Saskibaloi Taldea eta Zirkinik bez musika taldea akordio batera heldu dira azken hauek hurrengo asteetan, gure saskibaloi taldeari buruzko abezti bat konposatzeko. Aspalditik gure klubaren desio bat izan da gutaz hitzegiten zuen abesti bat martxan jartzea, eta eskerrak eman behar dizkiegu Zirkinik bez taldekoei emandako erraztazun guztiengatik.

Zirkinik bez talde Zornotzarra, hainbat herriko musikari gazte batzuez osaturik dago. Beraien artean, orain dela urte batzuk gure klubeko gazte mailetan jokatu zuen Dani Pascula dagoelarik gitarjole bezala. Daniz gain, taldean, Markel Atutxa bateri jole zornotzarra, Ander Olmo durangarra baxuan, Erlantz Esparta trikitri eta ahotsetan eta Maialen Kaltzakortak abezlari gernikarra daude.

Gure lagun barriak, azken urte hauetan hainbat eta hainbat plazetatik zehar daramate beraien musika, kanta ezagun eta martxosoen bertsioekin mundu guztia dantzan jartzen dutelarik. Hain zuzen ere datorren martxoak 22an Zornotzako Gazteek antolatutako kontzertuetan parte hartuko dute eta aukera bikaina izango da beraien lan onaz gozatzeko.

Eskerrik asko zuen harrera, tratu eta erraztazunengatik.

Artículo anteriorNuevo ambulatorio: Reunión del Consejero de Salud y el alcalde
Artículo siguienteIKASTOLA LAUXAXETA EN EL RANKING 100 MEJORES COLEGIOS