Zornotzan

Enpresak, Herria

ZEREGIN enpresak, pertsonentako eta ibilgailuentzako desinfekzio eta esterilizazio arkua asmatu du

Andoni Astondoa, Zornotzako bizilagunak eta enpresa honen buruak, arnasketa edo kontaktu bidezko transmisioko birusek eragindako epidemien hedapenaren aurka egin nahi du.

Iurretan kokatuta dagoen Zeregin, garbiketa enpresak, desinfekzioko arku hau merkaturatu eta banatzen du empresa desberdinen eskaerara.
Hauek dira aplikazio eremuak : ospitaletako eta merkataritza-zentruetako sarreretan, persona nagusien egoitzetan, farmazi, lantegietan, administrazio guneetan…
Arkuaren kokapena, pertsonen etengabeko garraioarekin edozein sarbideetan egin daiteke.

ZEREGINek hiru motatako arkuak ditu : Ezaugarri tekniko desberdinak dituzten pertsona, ibilgailu eta kamioientzako. Mugimenduak hautemateko argazki zelula batez osatuta dago eta Osasun Sailak baimenduta eta erregistratuta dagoen bakterizida, fungizida, biruzida eta esporizida desinfektatzaile bat erabiltzen du. Sistemak, minutu bakoitzeko 2 litro kontsumitzen ditu, 3 edo 5 segunduko nebulizazioarekin.

Enpresentzako konponbide ekonomikoa ere bada, izan ere, prezioak 4600 eta 5250 euro bitartekoak dira eta infekzio bermea da euskal empresa askorentzat, 600 pertsona baino gehiagoren profilaxia bermatuz.

ZEREGIN 50 profesionalez osatutako empresa da, 15 urte baino gehiagoko esperientzia du, batez ere, EAE ko lurralde guztietan industriako enpresak garbitzeko.Prestakuntza handiagoa, baliabide tekniko handiagoak eta erabilgarritasun handia behar duten zeregin teknikoak egiten ditu garbiketak egiteko, lankidetzan aritzen garen enpresen eguneroko jarduna oztopatu gabe.
Ganera, azken asteetan, koronabirusak biderkatu ditu garbiketa eta desinfekzio lanak.

+ Leer más