Zelaieta Zentroko ikastaroen eskaintza

•  Amorebieta-Etxanoko Udalak 17 ikastaro antolatu ditu bigarren seihilekorako: zortzi urte osokoak dira eta urrian hasi ziren, eta bederatzi puntualak dira.

•  Urteko ikastaroetan izena emateko epea otsailaren 2an irekiko da, eta izena eman ahal izango da plaza hutsak dituzten haietan. Ikastaro puntualetan izena emateko epea otsailaren 2tik 22ra egongo da zabalik.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Zelaieta Zentroko ikastaroetan izena emateko epea zabalduko du berriro. 17 ikastaroko eskaintza honen helburua da zornotzarrei ikastaro sorta zabala eskaintzea, hainbat diziplina eta hobby ikasi eta garatu ahal izateko, eta gustu eta afizio bera duten pertsonak ezagutu ahal izateko. Hamazazpi ikastaro hauetatik, zortzi urtekoak dira eta bederatzipuntualak.

Urte osoko zortzi ikastaro

Urteko ikastaroak joan den urrian hasi eta ekainera arte luzatuko dira: saloi dantzak, bitxigintza, yoga, zur langintza, mindfulness, joskintza, puntoa & crochet eta zeramika. Ikastaro horiek urrian hasi baziren ere, dituzten ezaugarriak direla eta, urteko edozein unetan onar ditzakete ikasleak. Beraz, zornotzarrek izena eman ahal izango dute plaza hutsak dituzten ikastaro hauetan.

Izena emateko epea otsailaren 2an zabalduko da, eta plazen esleipena iritsitako ordenaren arabera egingo da.

Bederatzi ikastaro puntual, otsailetik ekainera

Ikastaro puntualei dagokienez, hauxe da otsailetik ekainera bitartean aurkeztutako eskaintza: bi sukaldaritza-ikastaro izango dira, horietako bat fast foodosasungarriaren inguruan, eta bestea bost kontinenteetako sukaldaritzari eskainia; bi marrazki-tailer, bata helduentzat eta bestea umeentzat; dekorazio-tailer bat, espazioak antolatzen eta sortzen ikasteko; ikastaro bat, jaioberrientzako feltrozko eskulanak egiten ikasteko; akroyoga ikastaroa, izenak berak dioen bezala, yoga, akrobaziak eta masaia tailandiarrak uztartzen dituena; beste bat sare sozialetarako eduki interesgarria sortzen ikasteko; eta azkena, autodefentsa feministari buruzkoa, 12 eta 16 urte bitarteko neskei zuzendua.

Ikastaro puntualetan izena emateko epea otsailaren 2tik 22ra izango da. Plazak baino pertsona gehiagok izena emango balute, zozketa egingo litzateke otsailaren 24an, eguerdiko 12: 00etan. Ikastaro puntualak otsailaren 28an hasiko dira.

Artículo anteriorImportante victoria de la SDA contra el Girona 1-0
Artículo siguienteDos nuevos refuerzos para los azules